Project Description

Arratsaldeon eta ongi etorriak Lur eta Murmur irratsaiora. Hemen gaituzue, bi ostegunero bezala, Bilboko 97 irrati askeko estudioetatik, lurrari ahotsa ematen.

Gaurkoan Garikoitz Aiesta dugu, Bertatik Bertara programaren kidea. Honen berri ematera etorri da eta programa nola hasi zen, zeintzuk diren helburuak eta nola lan egiten duten kontatu digu.

Ondoren, bi asteetako agenda eta azkenik Rialengo taldearen “Siembra” abestia.