Bilboko Pilota kaleko Ekoetxea jendez bete zen atzo. Gorka Menéndez Baceta, Ingurumen Zientzietan Lizentziatua eta etnobotanikan doktoratua, Euskal Herriko landareei buruzko hitzaldia eman zuen.

Hitzaldia espero baino beranduago hasi zen, Menéndez hitz egiten hasi behar zenean oraindik jendea iristen ari zelako. Hasteko, etnobotanikaren definizio bat proposatu zuen, hasierako definizioa proposatuz eta gaur egun erabiltzen den definizioa azalduz. Hizlariarentzat, gaur egun, etnobotanika landareen eta gizakion elkarrekintza bezala ulertu behar da.

Gauzak horrela eta etnobotanikan sartuak, Euskal Herriko landareei buruz hitz egin zuen. Hau baino lehen, tradizio hitzari buruz hausnartu zuen esanez berarentzat tradizio bat bi generazio osatzen dutela. Hau azaldu zuen entzuleek ondo jakiteko zein den landareen eta horren erabileraren jatorria.

Gorka Menéndezek argi utzi zuen landareek badutela beste motatako erabilerak gizakion eragiten dutenak, hala nola, janzteko, sendatzeko, jateko… Gainera, kokapenaren araberako kultura erakutsi zuen: leku bateko landareen informazio edo ezagutza beste Euskal Herriko hainbat lekutan ez zutela azalduz.