Joan den apirilaren 2an, EHNE Bizkaia nekazal sindikatuak bere XII. Kongresua ospatu zuen “Gaurko iluntasunean biharko argitasuna bilatzeko ibilbideak” lelopean.

Sindikatuaren ustez, nekazaritza egiturazko krisian dagoela eta biltzarrean trantsizio baterako neurriak iragarri zituen Derion izan zuten hitzorduan. Testuinguruari begira, Sektorea zaharkituta dago Bizkaian ondorioztatzen du. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, nekazari eta abeltzain askok lana utziko dute datorren hamarkadan: %60 eta %65 artean daude erretiro adinetik gertu. Ondorioz, datozen hamar urtean, 1.500 baserritar berriak beharko dira sektorearen etorkizuna bermatzeko: jende gaztea eta ekoizpen eredu agro-ekologikoa lehenetsi behar direla.

Idazkari nagusiaren esanetan, argi dago elikadura sistemak aldatu behar ditugula: ez da iraunkorra elikagaiak munduaren punta batetik bestera eramaten aritzea. Europako Batasunaren nekazaritza politikaren ardatz berria da tokian ekoizten dena tokian kontsumitzea. Horretarako, ezinbestean, pertsona gehiago erakarri beharko dira baserrira.

Kongresuan hizpide izan zen beste gaietako bat, elikagai sintetikoena izan zen. Horren ekoizpena Euskadin debekatzeko eskatu du sindikatuak, “ezinezkoa” delako bi ekoizpen eredu kontrajarri defendatzen jarraitzea.

Sakoneko hausnarketak eta eraldaketarako proposamenak mahaigaineratu zituen nekazal sindikatuak, eta horretarako berba egiteko EHNE Bizkaiko kidea den Amets Ladislao gonbidatu dugu gaur Lur eta Murmur irratsaiora.