Badago prest Lur eta Murmurreko zazpigarren programa. Oraingo protagonista Nadia Ayuso da, Maskilu proiektuaren kidea. Maskilu Kontserbak irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, elikagaiak transformatzeko sortuta. 11 kolektibok osatzen dute, bai eta norbanako eta elikadura subiranotasunaren alde egiten duten Arratia-Nerbioiko ekoizle eta baserritarrek. Elkarrizketa honetan Nadia Ayusok kontatzen digu nola hasi ziren proiektuarekin eta nola dihoan gaur egun.

Gainera, hurrengo bi asteetako ekintzen berri izango duzue. Hauen artean, Ekologistak Martxan antolatutako hitzaldi bat, Bide Berriak dokumentalaren aurkezpena Gasteizen eta Leire Milikuaren azkeneko liburua.

Irrati saioa entzun nahi baduzu, sartu hemen.