Project Description

Mundua errotik eraldatzeko garrari eutsiko dio ‘Iraultza Txikien Akanpada’ k

Herri mugimenduen bilgune izan da Iraultza Txikien Akanpada bost egunez, Arteako Defendatzaileen Etxean (Basoa proiektuan). 30 hitzaldi, tailer eta mahai inguru egin dituzte, eta abuztuaren 25etik 29ra bitartean elkarrekin borrokatzeko, gogoetatzeko eta eraikitzeko bilgune izan da. Kontzertuak, mendi martxak eta antzezlanak ere izan dituzte, eta txikienentzako ekintzak antolatu dituzte egunero.

Zer gertatu zen Artean bost egun horietan jakiteko Zesar Martinez-ekin hitz egin dugu Iraultza Txikien Akanpada-ko antolatzaileen taldekoa.