(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.data-privacy-src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-67805037-2', 'auto'); ga('send', 'pageview');

Audioak

LUR ETA MURMUR: Herri hezkuntza Latinoamerikan

2019-10-18T08:30:23+00:00

Bueltan gaude Lur eta Murmur irratsaioan! Ikasturtea gogoz hasteko, beste lurraldeetatik inspirazioa ekartzen dizuegu gaurko elkarrizketarekin. João Colares brasildarrarekin solasaldian egon gara, CEAALeko (Latinoamerika eta Caribeko herri hezkuntzarako Kontseilua) kidea dena formakuntza politikoari eta herri hezkuntzari buruzko TIRA! Topaketetara etorri dela aprobetxatuz. (Elkarrizketa gazteleraz) Entzun HEMEN

Semillas para Venezuela, Semillas para el Maizal

2019-06-19T14:48:09+00:00

Venezuelako El Maizal komunako kideek, urteurrena ospatzen dute aurten. 10 urteko erresistentzia: herri autogestioa, ekoizpena eta ondasun komunen kolektibizatzen. Baina kapitalaren erasoen aurrean, egoera zail batean daude, bereziki haziak lortzeko. Euskal Herriko hainbat eragile internazionalistek elkartasun kanpaina abiatu dute. Gaur Saul Curtokin hitz egin dugu El Maizal eta kanpainari buruz. https://ia801401.us.archive.org/24/items/20190618LurEtaMurmurElMaizal/20190618%20LurEtaMurmur_El%20Maizal.mp3

Agroekologiarantz beste urrats bat Behe-Bidasoan

2019-06-06T14:58:43+00:00

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz. https://ia601506.us.archive.org/15/items/20190605LurEtaMurmurBIDASOAKM0/20190605%20Lur%20Eta%20Murmur%20BIDASOAKM0.mp3

Elkartasuna eta duintasuna

2019-05-24T07:06:38+00:00

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Txiapasekin Kolektiboko kideek azaldu digute zer den brigadista izatea Txiapasen, zein den bertako komunitateek bizitzen ari diren egoera eta zergatik den horren baliagarria brigadisten papera. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601504.us.archive.org/27/items/20190522LurEtaMurmurTxiapasekinBrigadak/20190522%20LurEtaMurmur%20Txiapasekin_Brigadak2.mp3

BIELA Y TIERRA: Elikaduraren aldeko txirrindulariak

2019-05-09T14:56:56+00:00

Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/16/items/20190508LurEtaMurmurBielaYtierra/20190508%20LurEtaMurmur%20BielaYtierra2.mp3

Chiapaseko emakume indigenak beraien autonomia eraiktzeko bidean

2019-04-10T17:01:07+00:00

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Addy Perezek, Chiapaseko Emakumearen eskubideen Zentroko kidea, azaldu digu gaur egungo emakume indigenen borroka. Bere hitzetan, Chiapaseko lurraldearen defendatzaileak diren emakumeen lehenengo borroka beraien autonomia eta gorputza berreskuratzea eta aldarrikatzea da. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801400.us.archive.org/7/items/20190410LurEtaMurmurAddyChiapas/20190410%20LurEtaMurmur%20Addy%20Chiapas.mp3 (Bea Aparicioren diseinua #Defensoras kanpainarako)

EKOALDE, Nafarroako elikagai ekologikoen eskaintza antolatzeko beste urrats bat

2019-04-02T10:07:43+00:00

Martxoaren 15ean,  Ekoaldek ateak ireki zituen. Noainen kokatuta, Nafarroako ekoizpen ekologikoa bildu, banandu eta logistika guztia kudeatuko duen gunea izango da.  53 ekoizlek bultzatu dute hasiera hau, jatetxe, eskola-jantoki eta komertzioei zuzenduta. Egitasmoaren xehetasun guztiak Asier Irazoki Ekoaldeko koordinatzaileak kontatu dizkigu Lur eta Murmur irratsaio honetan. https://ia801508.us.archive.org/28/items/20190327LurEtaMurmurEkoalde/20190327%20Lur%20eta%20Murmur%20Ekoalde.mp3

Landa eremuko emakumeek badute zer esaterik

2019-03-14T08:17:37+00:00

Aurtengo Martxoaren 8an inoiz baino ozenago entzun ditugu herri txikietako eta landa eremuetako emakumeen ahotsak. Gaurko Lur eta Murmurren nolabait ere leku bat utzi diegu. Leire Milikuarekin egon gara, Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeen inguruan egindako diagnostikoa aurkezteko, eta beraien aldarrikapenak azaltzeko. https://ia601508.us.archive.org/17/items/20190313LurEtaMurmurElorrioAbadinoLeire/20190313%20LurEtaMurmur%20Elorrio%20Abadino_Leire.mp3

La Tartana de Can Bofill: espekulazioaren aurrean, kolektibitatea!

2019-02-27T15:36:26+00:00

Can Bofill izeneko masia erresistentzia da, Bartzelonatik oso gertu dagoen Colserolla Natura Parkeak jasotzen duen etxegintza-sektoreko presioaren aurrean. 15 urtez ekoizpen eta baso-kudeaketarako proiektu kolektibo baten bihotza izan da Masia hau. Orain, urrats bat haratago eman nahi dute eta 50 hektarea hauek erosi nahi dituzte, merkatutik kanpo izan daitezen eta daukaten ekoizpen-funtzioa bermatzeko. Gaurko Lur [...]

ALEKA, zirrikituetatik ernetzen diren haziak

2019-02-13T16:04:59+00:00

Azken hamarkadetan, haziak enpresa transnazional gutxi batzuen eskuetan daude. Gero eta zailagoa da bertoko eta kalitatezko haziak eskuratzea, eta beraz, geure lurraldearen bioaniztasuna eta baserrien autonomia bermatzea. Euskal Herrian proiektu desberdinak daude lanean hemengo barietateak ezagutzeko eta berreskuratzeko. Horien artean, Aleka Bioaniztasuna Elkartea sortu da,  urrats bat haratago emanez, hazien ekoizpen profesionala eta komertzializazioa bultzatzen [...]