Project Description

Gero eta jende gehiagok ezin du erabaki zer jaten duen. Krisi-une hauetan, elikadura-asistentzialismoko hainbat ekimen agertzen dira, baina: kontuan hartzen al dira benetan pertsona horien beharrak? Edo, pertsonak baino gehiago kapitala elikatzen al dute? Zer gertatzen da ahulenek askotan lortzen dutena jangarri bada, baina ez elikagai? Nola gainditu oztopo guzti horiek?

Baladre kolektiboak, Zambra argitaletxearen laguntzarekin, ¿Qué comen las que malcomen? (zer jaten dute gaizki jaten dutenek?) liburua argitaratu du. Elikadura asistentzialismo egoera hau aztertzeaz gain, proposamen bat aurkezten dute agroekologian, elikadura-subiranotasunean eta elikadura-eskubidean oinarrituta.

Lur eta Murmur honetan, liburuaren egileetako bat izan dugu gurekin, Isa Alvarez, eta liburua xehatu dugu. Benetan gomendagarria!

(Elkarrizketa gazteleraz)