Project Description

Txileko kaleetan urtebeteko borroka herrikoiaren ondoren, herriak (boto-emaileen %78) Pinocheten Konstituzioa atzean uztea eta berri bat idaztearen alde dagoela argi utzi du.

Orain, zuhurtziaz aztertu behar da emaitza, eta hurrengo urratsak planifikatu, Konbentzio Konstituzionala osatuko duten 155 pertsonen hautaketak  herri mugimenduak, indigenak, nekazariak, emakumeak, LGTBak… ordezka ditzan eta Txileren eraldaketan aurrera egin dezan.

Lur eta Murmur honetan luze eta zabal hitz egiten dugu Francisca Rodriguezekin, “Pancha”, mugimendu sozialeko militante historikoa, Txileko baserritarren mugimendukoa eta ANAMURI (Landa Eremuko Emakume eta Indigenen Elkarte Nazionala) Direktorio Nazionaleko kidea. Berarekin partekatu dugu momentuaren emozioa, eta baita ere aztertu prozesu honek irekitzen dituen ziurtasunak eta zalantzak.