Bideoak

Legeen azterketa ikuspegi baserritar eta feministatik

2019-07-30T12:05:31+00:00

Etxaldeko Emakumeak taldeak egindako lana: Emakume Nekazarien Estatutoa, Titulartasun Partekaturako Legea eta NBekazarien Eskubideen aldeko Adierazpenaren alde legal eta politikoa aztertzen dituen dokumentoa da. Emakume baserritarren aholkularitzan lan egiten dutenentzat tresna baliogarria izan nahi du. 2018 Deskargatu hemen bertsio luzea Deskargatu hemen bertsio motza

Merkatu agroekologikoak elikadura burujabetzaren astean

2020-01-16T15:06:19+00:00

Apirilaren 17an Baserritarren Nazioarteko Eguna izan zen. Honen harira, elikadura burujabetzaren astea ospatu genuen EHUko Kanpus desberdinetan. Arabako Kanpusean ondoan zegoen baratza bat bisitatu genuen: irakasleek eta ikasleek ustiatzen dutena. Gipuzkoako eta Bizkaiako Kanpusetan merkatu agroekologiko, sozial eta eraldatzaileak burutu genituen bertoko ekoizle, baserritar eta erakunde desberdinekin. Hemen uzten dizuegu merkatu agroekologikoen bideoa. https://vimeo.com/169981957 [...]

Elikadura burujabetza eta TTIPari buruz Gasteizen

2020-01-16T15:06:19+00:00

Joan den astean, apirilak 21, osteguna, elikadura burujabetza eta TTIPari buruzko hitzaldia egon zen Gasteiz EHU Kanpuseko Letretako Fakultatean. Unai Arangurenek (EHNE-Bizkaia eta La Vía Campesina) elikadura burujabetzari buruz hitz egin zuen eta Beatriz Plazak (OMAL-Bake eta diuntasuna-TTIPari EZ) TTIPari buruz. Hitzaldia amaitu zenean, Arabako Kanpuseko baratzara bisita egin genuen. Oso hitzaldi interesgarria izan zen, [...]

Elikadura burujabetzaz Herri Unibertsitatean

2020-01-16T15:06:20+00:00

Martxoak 15, asteartean, David Lopategi (Bizilur) eta Janaina Stronzake (MST Brasil) elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia eman zuten Leioako Kanpuseko Herri Unibertsitatean. Oso hitzaldi politikoa izan zen, azken finean politika baita elikadura mugitzen duena bai eta kapitalismoak ekologiko hitza sortu duena. Asteazkenean Sarrikon egon ginen, oso hitzaldi desberdina baina oso interesgarria. Jarraian astearteko hitzaldiaren bideo bat uzten dizuegu [...]

Gazteak

2020-01-16T15:06:20+00:00

“Gazteek bizia ekartzen dute. Nekazaritzak beharrezkoak ditu gazteak, bestela ez daukagu etorkizunik. Gazteak azkenean, nekazaritza bezala, bizia, aldaketa eta airea dira”. […]

Jakintza

2020-01-16T15:06:20+00:00

Auto formakuntza eta besteak formatu, belaunaldi belaunaldiz informazioa transmititu, ondokoekin jakintzak konpartitu, metodologia baserritarrengandik baserritarrentzat… Jakintzak ondasun kolektiboa bezala ulertuz aurrera jarraitzeko. […]

Haziak

2020-01-16T15:06:21+00:00

“Hazia elikadura burujabetzaren benetako iturburua da,  hazirik gabe ez baitago elikadurarik”. Eredu baserritarra duen nekazaritzaren oinarria hazien berreskurapenean, kontserbazioan eta trukaketan datza eta lan hauek egiteko behar den ezagutzen partekatzean ere. […]

Azokak

2020-01-16T15:06:22+00:00

Azokak ez dira soilik salmenta puntuak. Herriak bizirik mantentzen dituen herrietatik eta herrientzako taupadak dira; pertsonen arteko harreman zuzenez osatutako taupadak. Ez diezaiogun kapital handiari herri azokak galtzen joatearen gustua eman… gazteak inoiz baina beharrezkoak dira espazio kolektibo hauen berreskurapenean. Herritik eta herriarentzat, herri azokak piztu ditzagun. […]

Lurra

2020-01-16T15:06:22+00:00

Erosketa publikoa, kudeaketa kolektiboa, lursailen berreskurapena eta emakumeen edo eta gazteen jabetza eta alokairuen sustapena lurra eskuratzea posible egiten duten ekintza batzuk dira, elikadura burujabetza bermatzeko behar den lehengo pausoa. […]

Kontsumo taldeak

2020-01-16T15:06:23+00:00

Salmenta zuzena da honen oinarria. Merkantilismoa albo batera utziz horrek jartzen dizkigun trabetatik ez pasatzeko herritarren arteko erlazio hurbilak baliatu ditzagun. Arazoari herritar guztiok kolektiboki aurre egiteko aukera da. Herriz herri saskiak eskutik eskura. […]