Dokumentuak

2025 URTEKO MEMORIA

2026-04-27T14:10:27+00:00

2025 URTEKO MEMORIA Memoria hau idazteko unean, Palestinan Israelek eragiten ari zuen genozidioak, esku-hartze militarrek, kolonialismoa, arrazakeria, mehatxuek, xantaia komertzialek edo feminismoaren aurrerapenen aurrean patriarkatuak fronte ugaritan izandako indarkeriazko erreakzioak markatutako testuinguru jasanezinean bizi gara. Krisi ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ingurumenekoak gainjartzen dira azken urteetan, klima-aldaketak aurrera egiten duen bitartean eta gutxieneko demokratikoek bidea egiten [...]

ZER JATEN DUTE GAIZKI JATEN DUTENEK EUSKADIN?

2026-04-13T08:10:12+00:00

LIBURUA DESKARGATZEKO SAKATU HEMEN Euskal Autonomia Erkidegoan pobrezia egoerak bizi dituzten pertsonen elikadurari buruzko ikuspegi deskribatzailea eta analitikoa eman nahi da. Dokumentu honetan, kualitatiboa eta kuantitatiboa uztartu nahi izan dira, baita egoera horretan dauden pertsonen egoera zeharkatzen duten ardatzak ere. Horretarako, elikadurari ez ezik, pertsonen bizipenei ere erreparatzen zaie, eta eskura dauden baliabideetara iristeko pertsonek [...]

FEMINHAZIAK – BIZILUR-en III. BARNE FEMINISTA PLANA (2025-2031)

2026-03-23T08:42:50+00:00

Esku artean dituzun orriek BIZILUR - Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Elkartearen III. Antolaketa Plan Feministan zehar egindako bidaia erakusten dizute. Hirugarren plana izanik, argi dago gure abentura ez dela orain hasten. 2006ko lehen pausuetatik, sistema kapitalista eta patriarkalaren bidegabekerien aurrean jarri gara, nekazarien borroketatik erresistentziak eraikiz. Baina hamarkada bat geroago erabaki genuen kanpora begirako ikuspegi [...]

Liburua: FEMINISMO BASERRITAR ETA HERRIKOIA Brasilgo Emakume Baserritarren Mugimenduko (MMC) hausnarketatik abiatutako gogoetak

2021-10-21T12:38:19+00:00

FEMINISMO BASERRITAR ETA HERRIKOIA Brasilgo Emakume Baserritarren Mugimenduko (MMC) hausnarketatik abiatutako gogoetak Ilusio handiz aurkezten dizuegu liburu honen gaztelaniazko itzulpena. Liburu hau Brasilgo MMCko militanteek bizitako esperientzia eta gogoetetatik sortu da. Mugimenduaren historia, antolamendua, prestakuntza-prozesuak, borrokak eta bizitzak biltzen dituen eraikuntza kolektiboa da. 13 kapituluren bidez, elikadura osasuntsuaren defentsari, agroekologiari, arrazakeriaren aurkako borrokari, genero-aniztasunari, langile-klaseari [...]

Zeintzuk dira etorkizuneko nekazariak? Jardunaldien errelatoria txostena

2021-01-14T12:30:13+00:00

2020ko abenduan, EHUko Zeintzuk dira etokizuneko nekazariak? jardunaldien antolamenduan parte hartu genuen, galdera hauen inguruan hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz: •  Zergatik ez da erakargarria edo bideragarria nekazaritzan lan egitea? • Nola ziurtatu daiteke nekazaritza erreleboa elikadura osasuntsu eta jasangarriaren eskubideari lotuz? •  Zein eragin izan dute politika publikoek? Zein tresna eraginkor behar ditugu erreleboa bermatzeko? [...]

Nekazaritzako etorkizuneko belaunaldiak NPBren erreformaren aurrean: euskal baserritar mugimendutik begira

2020-01-16T15:06:13+00:00

Nolakoak izango dira nekazaritzan jardungo duten hurrengo belaunaldiak eta nolako politika publikoak behar ditugu belaunaldi horiek sustatzeko? Galdera hauei erantzuteko, 2018an, Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra Mugimenduak eta Bizilur Elkarteak abiatutako ikerketaren emaitza aurkezten dugu. Orain arte nekazaritza-eredu jasangarri bat bultzatu duten proiektuak aztertzen ditugu (politika hegemonikoek eredu intentsiboa eta menpekotasuna bultzatzen badute ere, nola jarraitu duten aurrera [...]

Legeen azterketa ikuspegi baserritar eta feministatik

2019-07-30T12:05:31+00:00

Etxaldeko Emakumeak taldeak egindako lana: Emakume Nekazarien Estatutoa, Titulartasun Partekaturako Legea eta NBekazarien Eskubideen aldeko Adierazpenaren alde legal eta politikoa aztertzen dituen dokumentoa da. Emakume baserritarren aholkularitzan lan egiten dutenentzat tresna baliogarria izan nahi du. 2018 Deskargatu hemen bertsio luzea Deskargatu hemen bertsio motza