Bilbo

Lur eta Murmur – Bilbo Feminista Saretzen

2022-03-10T12:06:07+00:00

Pasa den asteartean M8, Euskal Herri osoko hiri eta herrietan kolektibo feministek deitutako manifestazioak dozenaka izan ziren. Euskal Herriko hiriburuetako martxa nagusiak oso ugariak izan ziren. Horrez gain, beste hainbat herritan ere manifestazioak zein bestelako ekintzak antolatu dituzte. Berriz ere morez jantzi dira Euskal Herri luze zabaleko karrikak. «Zaintza sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa» eskatu [...]

Bolintxu Bizirik!

2018-12-19T15:39:26+00:00

Bilbo zeharkatzen duen Super Sur autobidearen bigarren fasearen mehatxuaren aurrean, SUPERSUR HANDITZEARI EZ Plataforma salatzen du: ez dela egon ebaluazio sakonik autobidearen lehenengo fasea egin eta gero, ez dela egon herritarren partehartzerik erabakiak hartzerakoan eta izugarrizko kaltea eragingo duela ingurunean, bereziki, Bolintxu haranean, askok dioten bezala, Bilboko azken altxor berdea. Gaurko irratsaioan honi guztiari buruz [...]

LABORE: ATE IREKIERA BILBON!!

2017-11-30T11:01:06+00:00

Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak  egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak. Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin. https://ia601507.us.archive.org/6/items/20171129LurEtaMurmurLABORE/20171129%20Lur%20Eta%20Murmur%20LABORE.ogg

LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon.

2017-02-10T11:07:54+00:00

Elikadura Burujabetzaz kezkaturik dauden Bilboko zenbait pertsona LABORE BILBO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Helburuen artean honako hauek dituzte: bertoko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, salmenta zuzena bideratzea eta ama lurra defendatzea.  Udazkena baino lehen denda irekitzeko asmoarekin, 600 bazkide lortzeko kanpainan daude orain. Joseba Martin kideak xehetasunak kontatzen dizkigu gaurko irratsaioan. Info gehiago www.laborebilbo.eus [...]