(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.data-privacy-src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-67805037-2', 'auto'); ga('send', 'pageview');

burujabetza

ALTERNATIBEN HERRIA. Bizitza burujabea eskubide osoz

2018-05-30T14:10:25+00:00

Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu [...]

Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

2018-02-22T10:27:19+00:00

Carilo Olaiz eta Fabian Orellana Argentinako MOCASEko (Movimiento Campesino de Santiago del Estereo) bi kide dira. Ostiral eta Larunbatean Bilbon egongo den bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegian parte hartuko dute beraien kasua azaltzen. Yacu Cachi komunitateko kideak urte asko daude komunitatearen alde borrokan, beraien lurrak indarkeriaz kendu eta soia transgenikoa landatu nahi baitute bertan. Gaur [...]

Trantsizio energetikoa feminista izango da!

2018-02-08T10:13:09+00:00

Gaur Lur eta Murmur irratsaiora Maitane Arri (Ekologistak martxan) eta Ruth Pérez (Podemos) ekarri ditugu, pasa den asteburuan burutu zen sektore energetikoko emakumeen lehenengo topaketako antolatzaileetako bi. Bilbon izan zen GENERO Y ENERGIA topaketan 100 emakume baino gehiago elkartu ziren trantsizio energetiko feminista bultzatzeko helburuarekin. https://ia801507.us.archive.org/7/items/20180207LurEtaMurmurGeneroYEnergia/20180207%20Lur%20eta%20murmur%20Genero%20y%20energia.mp3  

Guk argi daukagu, Herria Bizirik! Errekaleor bizirik!

2017-06-02T08:40:18+00:00

Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! https://ia601503.us.archive.org/24/items/20170601LurEtaMurmurERREKALEOR/20170601%20Lur%20eta%20Murmur%20ERREKALEOR.ogg