Gaur ekin diogu kanpainari Bilboko aurkezpenarekin. Kale ekintza clown-a egin dugu. Horren ostean, manifestua irakurri eta atxikimenduak jasotzeari ekin diogu. Arrakastatsua benetan gaurkoa! Mila esker bertaratu zareten guztioi!

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.

Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.

Aurkitu informazio guztia HEMEN edota #VidasSOStenibles #TIPI-TAPAbagoaz #TIPITAPAbagoaz jarraituz.

HEMEN deskargatu dezakezu kanpainaren manifestua.

tipitapa5 tipitapa4 tipitapa3 tipitapa2 tipitapa1 tipitapalogo