Zubi guztien gainetik, mugarik ez, trasnazionalik ez. Resistimos para vivir, marchamos para Transformar lelopean, Euskal Herriko Mundu Martxako kideek transnazionalen funtzionamendua, mugak eta migrazio-politikak ikusaraztera eta salatzera gonbidatzen gaituzte, V. Nazioarteko Ekintzan; gure ongizatearen oinarri diren pribilegioak identifikatzera eta logika horretan gure erantzukizunari eta ardurari buruz hausnartzera; eta baita ere,  alternatiba proposatzera, indibidual zein kolektiboak, beti ere sortuko diren arrakalei so eginez. Horretarako, herrietan eta kolektiboetan gaiak lantzeko materialak prestatu dituzte, webgunean aurki ditzakezue:
Feministak eta elikadura burujabetzaren aldeko militanteak garen aldetik, gai honek kezkatzen gaitu. Nekazaritzan eta abeltzaitzan -berez lan prekarizatuta direnak- diskriminazio baldintzak ugaritu egiten dira pertsona migratu eta arrazializatuentzat. Diskriminazio hori sasoikako lanean adierazten da gehien, baina ez bakarrik.
Zer gertatzen ari da landa eremuetan etorkinekin? Ezagutzen al ditugu haien egoerak? Nondik migratu dute? Eta zergatik? Proiektu agroekologiko bat hasi nahi badute, zer zailtasun aurkitzen dituzte?… Hauek dira geure buruari egiten dizkiogun galdera ugarietako batzuk.
Bizilurretik eredu agroekologikoa bultzatzen dutenen ondoan goaz. Eta badakigu eredu hau ez dela izango benetan eraldatzailea ez badiegu arreta jartzen elikadura-sistemak migratuengan eta arrazializatuengan eragiten dituen diskriminazio espezifikoei.
Hori guztia dela eta, Etxaldeko Emakumeak taldearekin batera gosari kolektibo bat antolatu genuen pasa den larunbatean. Elkar ezagutzeko aitzaki bat izan zen, beste herrialdeetatik etorritako emakumeen bizipenak ezagutzeko eta nekazaritzatik abiatuta, horiei aurre egiteko pausoak eman.
Egun zoragarria eta hunkigarria pasatu genuen. Lehen urratsa, elkar ezagutzeko eta urrats kolektiboak ematen hasteko, benetan pribilegio eta zapalkuntzarik gabeko agroekologia lortzeko. Lehen hartu-emana izan zen, baina elkarrekin sakontzen jarraitzea espero dugu! Eskerrik asko zuen borroka eta bizitzak partekatzera etorri zareten emakume guztiei. 🌿🍂💜💚
Etxaldeko Emakumeekin batera zapiak prestatu genituen martxoaren 6an Hendaia-Irunen egingo den ekintzara eramateko. 12:00etan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi zen, Arratiako emakumeei batu ginen ongi-etorri alai eta polit batean eta guztion zapiak entregatu genituen.
#ZubiGuztienGainetik #MugarikEz #TransnazionalikEz