Soberania Alimentaria aldizkariak Agroekologia eta elikadura burujabetzan oinarritutako elikadura-sistemaren aldeko adierazpena sustatu zuen urtarrilaren 14an, eta norbanakoen zein eragile sozialen aldetik milaka atxikimenduak jaso ditu dagoeneko.

Adierazpen honek hainbat helburu ditu. Lehenik eta behin, landa, nekazaritza eta elikadura arloko eztabaida zabaldu eta sakontzea, arazoaren erroa zein de azalarazteko: sistema kapitalista. Bestalde, beharrezkoa da kontutan hartzea adierazpen hau partekatzen dugun kolektiboen eta pertsonen kopurua. Terminoen jabetza eta irtenbide faltsuen aurrean, garrantzitsua da argi uztea zeintzuk diren oinarri politiko mugiezinak.

Honen inguruan egon gara solasaldian Aitor Urkiolarekin, Grain erakunda eta Soberania Alimentaria aldizkariaren kidea.

Entzun HEMEN