Datorren azaroaren 11an eta 12an, Bilboko Zabalguneko merkatuan, Bizilurrek antolatzen ditu Elikadura eskubideari buruzko jardunaldiak.
Elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortu nahi dugu bertan, hainbat sektoretako erreferentziazko eragileekin, nutriziorako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta, oro har, gizarteratzeko.
Topaketan lurralde ezberdinetako gizarte eta nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek hartuko dute parte. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.
Jardunaldiei buruzko informazio osoa sortu dugun berezko webgunean topa dezakezu: www.elikatualajan.net
Izen-emate webgunean bertan egin dezakezun arren, hemen duzu ere zuzeneko lotura.