
Via Campesinak Nekazarien Agroekologia sustatzeko eta defendatzeko herri-tresnak zabaltzen eta sortzen jarraitzen du. Bere SHIGRA VIRTUAL* delakoan, hamar astez jarraian hainbat bideo kaleratuko ditu, kooperatibismo agroekologikoko ereduak ezartzeko eta horiei eusteko munduko hainbat lekutan nekazariek izandako borrokaren berri emateko. [ https://viacampesina.org/es/escuelas/ ]
Gune horretan tresna birtualak partekatuko dira, LVCko erakundeetan mundu osoan sortzen diren agroekologiaren printzipioen, ikaskuntzen eta esperientzien pedagogia indartzeko. Nekazari-nekazari metodologian oinarrituta, prozesuak sistematizatu dira Dominikar Errepublikan, Kolonbian, Kuban, Tanzanian edo Euskalherrian, besteak beste, ikasketa agroekologikoan sakontzeko eta tokiko ekimenak indartzeko.
Lan hori Bizilurren laguntzarekin egin da, “Nazioarteko Via Campesinako Eskola Agroekologikoen eta Hazien Sistemen prozesuak indartzea eta lotzea” proiektuaren esparruan, eta GLEAk finantzatu du.
Sail hau inauguratu duen lehen bideoa (03:22min., azpitituluekin) Malin garatzen da, eta “Séné Gnetá eta Jékafo kooperatiben subiranotasun-haziak” du izenburua.
Séne Gnetá (Kognini) 28 kidek osatzen dute, horien artean 10 emakumek, eta Jékafo (Narena) 76 kidek (horietatik 40 emakumeak dira) eta 21 urteko Maliko kooperatibak zereal eta barazkien nekazal haziak zaindu eta landatzea dute helburu.
Kideek eta haien familiek diote beren autonomia berreskuratu dutela agroekologiari esker, herrialdeko nekazaritza-ekoizpen sistemaren aurrean: «Ereiten dugunaren eta jaten dugunaren gaineko kontrola berreskuratu dugu». Horrek guztiak agroekologiak ohiko nekazaritzaren aldean dituen abantailak berresten ditu.
Beren ekoizpena elikatu eta merkaturatzeaz gain, kooperatiba horietako nekazari familiek beren ezagutzak sistematizatu eta praktikak hobetzen dituzte, eta, azkenean, komunitate osoarentzako jakintza eta tokiko haziak babesteko pizgarri bihurtzen dira, bizi duten egoera klimatiko delikatuari aurre egiteko gai baitira.
«Denei dei egiten diet agroekologia elkarrekin sustatzen jarrai dezagun, agroekologiaren aldeko mugimendu bat eraikitzea ekoizleen lurra, osasuna eta diru-sarrerak zaintzea delako, eta aldi berean kontsumitzaileei elikadura osasungarria bermatzen zaielako», dio batek.
Bi kooperatibak Maliko Nekazari Erakundeen Koordinazio Nazionalaren (CNOP) parte dira. Erakunde hori erreferentzia bat da Maliko agroekologiaren sustapenean eta elikadura-subiranotasunaren aldeko borrokan.
Bideoa ikusteko sakatu [HEMEN]