Wallmapu, Maputxe herriaren lurraldea (Argentinaren eta Txileren parte bat osatuta dagoena), borrokan dago. Sekula ez da bakean egon. Kolonizaziotik gaur arte, inperialismoarenpean edo demokrazia burgesarenpean, Maputxe herria beti egon da euren biziraupenaren alde borrokatzen, euren bizimodua eta lurraldea defendatzen, zeinekin harreman estua eta espirituala duten.

Ez dugu Maputxe herriak pairatutako sarraskiaren historia kontatuko. Orainari erreparatuko diogu, zeren Txileko wallmapu partean, non Boric-en ezker-aurrerakoi gobernua dagoen, maputxe herriaren aurkako erasoak areagotu dira.

Maputxeren lurraldea basogintza industriala basatiari saldu diote, bertako herriari galdetu gabe, euren lurraldea suntsituz eta baliabide naturalak lapurtuz. Honen aurka borrokatzeagatik, dozenaka Maputxeak atxilotuak izan dira, frogarik gabe terrorismo ekintzak leporatuta, urte askotako kondenak eskatuz eta euren eskubideak urratuz. Beste behin, gobernuak enpresa handien morroiak.

Ernesto Llaitul Pezoa, Ricardo Delgado Reinao, Nicolás Villouta Alcaman eta Esteban Henríquez Riquelme presoek 15 urteko zigorra jaso zuten, probarik gabe. Horregatik gose greba likidoa hasi zuten duela hilabete bi baino gehiago. Joan den ostiralean, otsailak 9an, Kontzepzioko apelazio epaiketak, bertan behera utzi zuen kondena eta egindako epaiketa. Gobernuak errekurritu egin du. Bitartean, kartzelan jarraituko dute.

Laukote hauen gose greban bitartean, Temukoko kartzelan zeuden beste 11 preso politiko Maputxeak batu egin zitzaien grebara: Héctor Llaitul Carrillanca, José Lienqueo Marquez, Bastian Llaitul Vergara, Oscar Cañupan Calfin, Axel Campos Vivallos, Pelentaro Llaitul Pezoa, Daniel Canio Tralcal, Luis Menares Chanilao, Carlos Mardones Sáez, Jorge Caniupil Coña eta Roberto Garling Infanta.

Roberto honen arreba, Mery, gure artean bizi da Euskal Herrian, eta gaur, Lur eta Murmurren izango dugu Maputxe preso politikoen afera lehen eskutik kontatzeko.

Entzun irratisaioa [HEMEN]