Deskargatu komunikatua  ESTEKA HONETAN

Lankidetza eraldatzaile baten aldeko “Elkartasuna Eraldatuz” Euskal Plataformak, bere elkartasuna adierazi nahi du Bakea eta Duintasuna Elkartearekin azken egunetan El Mundo egunkaritik jaso dituen erasoak direla eta. Eragile sozial batzuen aldeko mesede-tratuak daudela baieztatzeak, batetik, zehaztasun informatibo eskasa erakusten du, eta bestetik, nazioarteko lankidetzaren prozeduren ezagutza eza frogatzen du.
Era berean, nazioarteko elkartasunaren alde, herrien eta herri-mugimenduen topaketaren alde eta gaurko sistemaren salaketan dihardugun eragileen kontrako eraso bat da ere.
Garai zailak bizi ditugu, non errelato atzerakoiak aurrera jarraitzen duten, eta hor kokatzen dira ustezko albiste hauek. Atzo ekonomia solidarioa izan zen, gaur lankidetza eraldatzailea. Honelako erasoek, gehiengo sozialaren alde eman beharreko aldaketa sozial sakona lortzeko gure ahaleginak indartzen dute. Gutariko bat ukitzen badute, guztioi ukitzen gaituzte. Ez dira pasatuko!
Elkartasuna Eraldatuz Plataforma
2018/12/12
Elkartasuna Eraldatuz elkarte hauek osatzen dute: Bizilur, EHNE Bizkaia, Euskadi Cuba, Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura, Lumaltik Herriak, Mugarik Gabe, Mundubat, Bake eta Duintasuna y VSF – Justicia Alimentaria Global.