Urtarrilaren 27an, Pikunieta Baserrian (Antzuola) Etxaldeko Emakumeen auzolana egingo dugu.

Udazkenean hasi genuen bideari jarraituta, urtaro honetan emakume feministak berriz ere auzolan batean elkartuko gara. Herri, hiri zein baserrietako feministak gonbidatu ditugu, korta bat margotzeko, elkarrekin bazkaltzeko eta emakume artzainen egoerari buruzko informazioa eskuratzeko. Izena emateko, urtarrilaren 20rarte denbora duzu, etxaldekoemakume@gmail.com emailera idatzita, edota 688659076 telefonora deituta.