Deskargatu HEMEN

Bizilur-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea erakunde asanblearioa da. Hau osatzen dugunok uste dugu pobreziaren, desberdintasun globalen, menpekotasunen eta pertsonok eta herriok pairatzen ditugun zapalkuntzen kausak gaur egungo dominazio multiplearen sistemak eraginak direla: neoliberal, inperialista eta heteropatriarkarra. Diagnostiko horren baitan, sistema horri aurre egitea da gure helburua, gure ustetan beste bizitza eredu batzuk proposatzeko kapazitatea eta legitimitatea daukaten mugimendu sozial emantzipatzaileen alboan jardunez.

Gainera, baserritar mugimendutik eraikitako Elikadura Burujabetzaren proposamen teoriko, praktiko eta politikoa zentrala iruditzen zaigu erlazio sozial berrien eraikuntzan. Hau herriek haien elikadura eta produkzio sistema erabakitzeko daukaten eskubidean oinarritzen da. Merkatuen nagusitasunaren, bizitzaren pribatizazioaren eta desberdintasunen sorreraren eredu bakarraren aurrean fokatze honek bizitzaren jasangarritasuna erdian jarri nahi du. Bestalde, elikagaien produkzioa birkokatu eta birbaserriratu, desberdintasun eta zapalkuntzarik gabeko gizon eta emakumeen, baserritar eta kontsumitzaileen, eta estatuen arteko erlazioak eraiki, ondare komunen (ura, haziak, lurra, jakintza) eskubide eta gestioa elikagaiak produzitzen dituzten eskuetan daudela ziurtatu, eta haien jasangarritasuna ziurtatu nahi du.

LAN-POSTUAREN DESKRIBAPENA

 Kontratatutako pertsonak lan-taldean egingo du lan, lankidetza arloan.  Gaur egun, arlo hori bi pertsonek osatzen dute: horietako bat, Bizilurren egoitza nagusian dago, eta bestea, atzerriratutako langilea da.  Bizilurrek epe luzeko prozesuak sustatzen ditu, proiektuen epe-laburreko logikari aurre hartuz.  Bere helburuak aurrera eramateko Maila internazionalean La Vía Campesina eta mugimendu zapatistarekin egiten du lan, eta maila lokalean, euskal nekazaritza-mugimenduarekin.

LANPOSTUAREN FUNTZIOAK ETA ARDURAK

  • Mesoamerikako eskualdean, proposamen berriak identifikatu eta formulatu (Honduras eta Mexiko).
  • Mexikon eta Hondurasen martxan dauden proiektuen jarraipen tekniko eta finantzieroa egitea, bertako erakunde aliatuekin batera.
  • Mexikon eta Hondurasen martxan dauden proiektuen jarraipen tekniko eta finantzieroa egitea, bertako erakunde aliatuekin batera.
  • Gure lekuko bazkideei lankidetzarako proiektuen inguruan aholku eman: formulazio tresna, egitea, jarraipen eta ebaluazioan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako eta beste Euskal insituzioaren normatiben arabera.
  • Elkar ezagutza sustatu Bizilur eta lekuko bazkideen artean, informazioa eta ekimenak elkartrukatuz.
  • Lekuan sortzen diren egoera edo eta komunikazio ezberdinen informatzaile izan, Euskal Herriko talde eta erakunde ezberdinetara informazio hori helaraziz.
  • Zonalde eta sektore berean lanean diharduten beste erakundeekin komunikazio bideak eraiki eta koordinadu, proposamenak eta ekintzak indartzeko.
  • Bizilur ordezkatu Mexikon eta Erdialdeko Amerikan.
  • Bizilurreko barne dinamiketan parte hartu.
  • Mesoamerikako ofizinaren kudeaketa administratiboa eta ekonomikoaz arduratu.

ESKAKIZUNAK

  • Lan-esperientzia proiektu-teknikari gisa, Latinoamerikan, Euskal Autonomia Erkidego edo Estatu Espainolean.
  • Esperientzia eta formakuntza proiektuen kudeaketan, beti ere genero-ikuspegiarekin.
  • Marko logikoaren ezagutza, eta esperientzia euskal erakundeek diruz lagundutako proiektuen identifikazio, formulazio, jarraipen eta ebaluaketan.
  • Mexiko, Txiapas eta Erdialdeko Amerikako nekazari eta indigenen errealitatearen ezagutza.
  • La Vía Campesina eta mugimendu zapatistaren ezagutza edota lan-esperientzia. Mugimendu horiekiko afinitatea.
  • Elikadura-burujabetzan formakuntza eta ezagutza.
  • Bizilurren filosofia eta printzipioekin bat-egitea.
  • Erabiltzaile-mailako informatika-ezagutza.
  • Proiektuak gauzatzen diren zonaldetara aldi baterako mugitzeko prestutasuna.
  • Bizilurren aliatu ertamerikar eta mexikarrekin batzartzeko prestutasuna.

BALORATZEKOA:

  • Erdi-Goi mailako euskara.
  • Lanerako autonomia eta dinamikotasuna

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

  • Lan-tokia: Mexiko (San Cristóbal de Las Casas, Chiapasen batez ere) eta Honduras (Tegucigalpan batez ere)
  • Urte beteko lan-kontratua, jardunaldi osoan.
  • Soldata: 25.000€ gordin/urteko, gutxi gora behera.
  • Hasiera: 2017ko urtarrilaren bukaera.

Lan-postuan interesatutako pertsonek bere kurrikuluma eta motibazio-gutuna (500 hitz inguru) bidali beharko dute, 2016ko abenduaren 21ean baino lehen, honako helbide elektronikora: cvs@bizilur.org

Aurre hautatutako pertsonekin kontaktuan jarriko gara, aurrez aurreko elkarrizketa bat izateko.