Iruditegi kolektiboan dago lurra lantzea eta baserrietan bizitzea bizi-aukera gogorra dela: inoiz bukatzen ez den lana, oporraldirik gabekoa, oso fisikoa, dirulaguntzen menpekoa… Baserritar askok nahiago dute haien seme alabentzeko beste bizimodu ezberdina. Hori dela eta Euskal Herrian belaunaldien arteko erreleboa ez dago bermatuta.

Iruditegi kolektiboan dagoen uste horren sustraiak benetazko errealitatean oinarrituta dauden ikertu nahi izan du BIOLUR elkarteak UPV/EHUrekin (Mirene Begiristain eta Aintzira Oñederra).

2016an Biolurreko baratzezainen taldeak ikerketa ildo bat abiatu zuen baratza ekologikoen bidera­garritasuna aztertzeko; ibilbide horretan 2020an DUINA proiektura iritsi ziren.

Bi urtez iraun duen proiektuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 baratza proiektuen azterketa izan da. Bertan, laboreen ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak, prezio duinak, eta orohar nekazal proiektuen duintasun ekonomiko eta sozialerako hainbat datutan sakondu da. Irailean aurkeztu ziren ondorioak eta geroztik biolurren ari dira jendearteratze prozesuan.

Duina proiektua 2020 urteko ekainaren 18an aurkeztu eta bi urtez iraun duen proiektuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 baratza proiektuen azterketa izan da. Bertan, laboreen ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak, prezio duinak, eta orohar nekazal proiektuen duintasun ekonomiko eta sozialerako hainbat datutan sakondu da.

Ikerketa honi esker, baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa landu ahal izan da. Sortutako ezagutza honetaz baliatuta espero dugu, ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko urratsak ematea bai arlo instituzionaletik bai eta arlo sozioekonomikotik.

Honen inguruan hitzegiteko gaur Biolur elkarteko kideak diren Maider eta Leire ditugu gure artean.