Project Description

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Apirila hasi da, eta apirilarekin bat hainbat ekintza etortzen zaizkigu gure agendan azaldu ditugunak. Gaurko programan, Angel Strapazzon argentinarra dugu gurekin, Santiago del Esteroko Baserritar Mugimenduko (MOCASE) kidea. Berarekin solasean egon gara, Argentinako Mauricio Macri Presidente berriarekin han dagoen gaur egungo egoerari buruz, baita Nazio Batuen elikadura segurtasuneko komitea eta elikadura burujabetzaren proposamenari buruz ere. Angel Strapazzonen hitzetan, “ideia bat hain boteretsua denean zein bere garaia heltzen zaion, menderaezina da. Ideiak irabaziko du. Elikadura burujabetza da ideia, eta helduko zaio bere momentua”.