Project Description

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen.

Gaurko programan udako musikala utziko dugu Beatriz Casadoren eskutik ikastaro baten berri emateko Baserritik Mundura ikastaroa. Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortutako ikastaroa. Ikastaro honen sorkuntzan hainbat elkarte/erakunde lagundu dute, hala nola, ETXALDE Nekazari Mugimendua, EHNE-Bizkaia Nekazal Sindikatua eta HEGOA Gizarte Mugimenduen eta Kooperazio Kritikoa Ikerketa Taldea –Euskal Herriko Unibertsitateko Garapen eta Nazioarteko Kooperazioaren Ikerketa Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzarekin.

Gainera, gogoratu Sutondotik Plazara lehiaketaren bozkaketa hasi dela eta bozkatu dezakezula gustoko duzun ilustrazio, narratiba, ikus-entzun edo/eta argazkiari www.bideberriak.eus/lehiaketa webgunean. Hurrengo programan Lur eta Murmurreko musikalarekin jarraituko dugu.