Project Description

Etxean, kotxean, lantegian, eskolan, baserrian… edonon zauden entzule hori. Lurraren ahotsa entzun nahi? Ongi etorria Lur eta Murmur irratsaiora!

Txotx garaia hasi da ere Bizkaian eta bertako sagardoa kupeletatik ateratzen hasi da dagoeneko. Txotx garaiaz eta sagardoaren munduaz hitz egiteko Zornotzako Uxarte sagardotegiko Txanpi Zamalloarekin solastu gara gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Soñadores Natos taldearen Amalurra abestia entzun eta gero.

Ondoren, datozen bi asteotan izango diren hainbat azoken berri eman dugu eta azkenik Topatu gazte komunikazio proiektuan “agroindustrian pitzadurak sortzeko” ireki berri den Txilintxoie blogaz informatu dugu.