(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.data-privacy-src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-67805037-2', 'auto'); ga('send', 'pageview');

agroecología

Zer eta nola erosten dugu?

2019-11-28T12:53:28+00:00

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, EHkolektiboak bultzatutako ikerketa aztertuko dugu:  Agroekologiaren erosketa ereduak. Kontsumo-taldeak, azokak, saltoki txikiak, kontsumo-kooperatibak, sareak… hamaika bide dira agroekologian ekoizten dutenek eta herritarrek aurkitu dituztenak produktuak saltzeko, erosteko edo elkartrukatzeko. Euskal Herrian bide horiek aldatuz joan dira, eta gaur egun formula desberdinak aurkitu ditzakegu, lurraldearen, landa eremuarekiko gertutasunaren, hiriaren tamainaren eta [...]

BIELA Y TIERRA: Elikaduraren aldeko txirrindulariak

2019-05-09T14:56:56+00:00

Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/16/items/20190508LurEtaMurmurBielaYtierra/20190508%20LurEtaMurmur%20BielaYtierra2.mp3

LABORE: ATE IREKIERA BILBON!!

2017-11-30T11:01:06+00:00

Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak  egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak. Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin. https://ia601507.us.archive.org/6/items/20171129LurEtaMurmurLABORE/20171129%20Lur%20Eta%20Murmur%20LABORE.ogg

Baserritarren mugimendua Indian

2020-01-16T15:06:18+00:00

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko [...]