(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.data-privacy-src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-67805037-2', 'auto'); ga('send', 'pageview');

feminismoa

Landa eremuko emakumeek badute zer esaterik

2019-03-14T08:17:37+00:00

Aurtengo Martxoaren 8an inoiz baino ozenago entzun ditugu herri txikietako eta landa eremuetako emakumeen ahotsak. Gaurko Lur eta Murmurren nolabait ere leku bat utzi diegu. Leire Milikuarekin egon gara, Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeen inguruan egindako diagnostikoa aurkezteko, eta beraien aldarrikapenak azaltzeko. https://ia601508.us.archive.org/17/items/20190313LurEtaMurmurElorrioAbadinoLeire/20190313%20LurEtaMurmur%20Elorrio%20Abadino_Leire.mp3

Batu indarrak, urrutira goaz!

2018-10-24T14:57:31+00:00

Aste honetan zehar, 40 herrialdeko ordezkari daude Bilbon Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketetarako. Hunkigarria izan zen asteleheneko Harrera Ekitaldia, eta larunbatean Areatza beteko dugu, Feministon Herrian. Emakume baserritarren topaketak ere egongo dira bihar eta etzi, Murgian, UZTA JASOZ lelopean. Den-dena kontatu digute Mundu Martxako Naia eta Etxaldeko Emakumeen kide Esti gaurko Lur eta Murmur [...]

Etxaldeko Emakumeak inoiz baino indartsuago!

2018-04-05T10:15:41+00:00

Gaurko Lur eta Murmur saioan Estirekin egon gara solasean, Etxaldeko Emakumeak taldeko kide. Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua. Horretarako auzolanak, hausnarketak, formakuntza, irteerak eta askoz gehiago antolatzen dituzte, beti ere feminismoa ardatz izanik. Etxaldeko emakumeen historia, helburu eta zereginei buruz hitz egin dugu eta datozen ekimenei buruz, besteak beste, Udaberriko auzolana. [...]

Trantsizio energetikoa feminista izango da!

2018-02-08T10:13:09+00:00

Gaur Lur eta Murmur irratsaiora Maitane Arri (Ekologistak martxan) eta Ruth Pérez (Podemos) ekarri ditugu, pasa den asteburuan burutu zen sektore energetikoko emakumeen lehenengo topaketako antolatzaileetako bi. Bilbon izan zen GENERO Y ENERGIA topaketan 100 emakume baino gehiago elkartu ziren trantsizio energetiko feminista bultzatzeko helburuarekin. https://ia801507.us.archive.org/7/items/20180207LurEtaMurmurGeneroYEnergia/20180207%20Lur%20eta%20murmur%20Genero%20y%20energia.mp3  

Udako bigarren musikala

2016-07-30T14:50:17+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko [...]

Lur eta Murmur musikala

2016-07-28T13:48:20+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko [...]