Joan den ostegunean, 2016ko apirilaren 7an, hainbat sindikatuekin bildu ginen Euskal Herrian elikadura burujabetzaren eraikuntza kolektiborako ekintza sindikalaren balorazioa egiteko. Prozesu hau, EXALDE- Nekazaritza Iraunkorra eta Bizilurrek bultzatutakoa,  orain dela urte bete bukatu zen. Bilera honen helburua, prozesu honetatik ateratako materialak (posterra eta PDFa) aurkeztea eta prozesuaren balorazio kolektibo bat egitea zen.

Hainbat sindikatuen ordezkariekin egon ginen solasean, haien artean, ELA, STEILASS, LAB, ESK, Arangiz Institutua eta Fundacion Manu Robles. Balorazioa orokorrean oso ona izan zen. Gehienek materialak zein formakuntzak oso harrera ona izan dutela uste dute, bai eta prozesu hau ibilbide luze baten hasiera baino ez dela.