Maiatzaren 5ean, 12: 00etan (CET), Bizilurren antolatzen ari garen Nekazari Praktika Feministei buruzko 2. Mintegia egingo da.
Gure asmoa da pertsonen, nekazarien erakundeen eta elikadura-subiranotasunaren aldeko borrokan aktiboki inplikatuta gauden proposamen guztien arteko elkarrizketa feministarako gune batean sakontzea.

Otsailean egin genuen lehen topaketan, Huelva, Kenya eta Argentinako kideen esperientziak partekatu ahal izan genituen. Bigarren gune honetan Asiako nekazariekin elkarrizketa bat proposatzen dizuegu. Hain zuzen ere, Sri Lankako Anuka Vimukthi Desilva eta Hego Koreako Jeongyeol Kimekin hitz egiteko aukera izango dugu, biak La Via Campesinako ordezkariak.

Ez kezkatu lehen espazioan parte hartu ez baduzu, gonbidapen hau jaso baduzu, zure parte-hartzea garrantzitsua iruditzen zaigulako da.
Izena ematea beharrezkoa da: https://us02web.zoom.us/webinar/register/WN_QwJcIHXWQrS_vUdKfBXt-g