Bizilurretik gure identitate feminista eraikuntzarekin jarraitzen dugu. Honetarako, barne-eztabaida saio bat antolatu dugu gure kidea den – baita doktorea ere! – Esti Redondorekin datorren martxoaren 16an 18:00etatik 20:00ak arte, online formatuan.
Estik bere doktore-tesitik ateratako ondorio nagusiak aurkeztuko dizkigu: “Baserritar feminismo herrikoia: lurraldea eta egunerokotasuna.”
Bere ikerketaren bidez, Nekazal eta Herri Feminismoak bere historian zehar egin dituen ekarpenak ezagutuko ditugu eta, gure aliatuekin batera, Bizilur erakundea feministagoa bilakatzeko sakontzen saiatuko gara, zapalkuntzarik erreproduzitu ez ditzagun, barne mailan zein bidelaguna garen prozesuetan.
Barne saioa izango da, gonbidapenarekin, baina parte hartu nahi izanez gero, idatz iezaguzue helbide honetara: euskalherria@bizilur.org.