Grebara goaz! Mundu justuago baten alde, pertsonen arteko eta naturarekiko botere harremanenak deusez daitezela aldarrikatzera! Oinarrian, sistema heteropatriarkatua eta kapitalismoa, emakume eta naturaren eskubideen zapalkuntzan sustraitzen dira.

Grebara goaz! Agroekofeministak garelako; burujabeak gure gorputz, lurralde eta elikadurarekin. Inongo botere erlazioarik gabe bizi nahi dugu! Nekazal mugimendu feminista dugu amets, eta elikadura agroekologikoa, burujabea eta feministaren aldeko apostua da gurea!

Grebara goaz! Internazionalistak garelako; gizarte eredu justuagoa eraiki nahi dugu, bederen, antikolonialisata eta antirazista izan behar duena, eta aldi berean, feminista antikapitalista. Munduko herri zapalduekin elkartasun zubiak eraikiz, aliantza feminista antikapitalista, antikolonialista eta baserritarra.

Grebara goaz! Gure bizi eredua ezin bait da inolaz ere beste herrien, emakumeen, eta bereziki zaintza lan prekarizatuak egiten dituzten emakume migratzaileen esplotazioa sistematikoan oinarritu.

Justizia soziala, erlikadura burujabetza eta feminismoa oinarri duen eraldaketa prozesuetan sinesten dugu. Saretuz eta aliantza internazionalistak eraikiz eraldaldatu nahi dugu, norberak bere lekutik eta bere arduren erantzunkizuna sostengatuz. Denon artean Bizitza erdian kokatuz!