ELIKABILBO: Elikadura burujabetza plazara!!!

Datorren maiatzaren 15etik 22ra Elikadura Burujabetzaren aldeko astea ospatuko da Bilbon, ELIKABILBO izenarenpean. Ekimenaren sustatzaileak IPES, LABORE BILBO, REAS EUSKADI, BIZILUR ETA EKOLOGISTAK MARTXAN dira.
Ekintza deszentralizatuak egongo dira aste osoan zehar, auzo desberdinetan eta era guztietakoak, alegia: hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, bideoforumak, dokumentalak etabar.
Haien hitzetan, elikadura sistemaren gaineko eztabaida plazara zabaltzea da eta aldi berean, martxan dauden ekimen alternatiboak indartzea.
Honen inguruan berba egiteko Mikel Arrieta eta Alaitz Ajuriagerra izan dugu gure estudioetan, IPES eta Labore Bilboko kideak direnak.

Entzun [HEMEN]