Bizilur kolektibo bat gara eta elikadura-burajabetza da nahi dugun eraldaketarako gure Iparrorratza. Gure ustez, helburu hori lortzeko, elikadura-burujabetza feminismoaren eta internazionalismoaren eskutik joan behar da. Elikadura-sistema aldatu nahi dugu, baina baita ere aurre egin nahi diegu kolonialismoari, matxismoari, arrazismoari eta pertsona guztien bizitzaren eta askatasunaren aurkako zapalkuntza guztiei.

Hortik abiatuta, uste dugu feminismoetatik elikadura-burujabetzaren alde egiten ditugun mugimenduek adi egon behar dugula gure inguruneetatik edozein jarrera matxista identifikatu eta ezabatzeko, bereziki landa-inguruneetan eta, eraldatzaileak izan arren, patriarkatua erreproduzitzen den espazioetan.

Jakin dugu uztailaren 7an, asteartean, mugimendu agroekologikoarekin lotutako ekoizle batek erasotu ziola Errigoitin bikotekide ohiari. Horren aurrean, adierazi nahi dugu:

  • une latz hauetan, erasotuari eta bere inguruari ematen diogun laguntza eta elkartasun osoa.

  • Gogor gaitzesten dugu eraso matxista hori eta emakumeen aurkako beste edozein eraso, bereziki landa-eremuan gertatzen direnak, ikusezinago geratzen direnak, eta gure mugimenduen barruan gertatzen direnak.

  • erasoa gaitzesteko eta erasotuarekiko elkartasuna adierazteko deitutako kontzentrazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!