FEMINISMO BASERRITAR ETA HERRIKOIA
Brasilgo Emakume Baserritarren Mugimenduko (MMC) hausnarketatik abiatutako gogoetak

Ilusio handiz aurkezten dizuegu liburu honen gaztelaniazko itzulpena.

Liburu hau Brasilgo MMCko militanteek bizitako esperientzia eta gogoetetatik sortu da. Mugimenduaren historia, antolamendua, prestakuntza-prozesuak, borrokak eta bizitzak biltzen dituen eraikuntza kolektiboa da.

13 kapituluren bidez, elikadura osasuntsuaren defentsari, agroekologiari, arrazakeriaren aurkako borrokari, genero-aniztasunari, langile-klaseari edo ekonomia feministari buruzko gogoetak partekatzen dituzte. Gai horiek guztiak jorratzen dute Feminismo Baserritar eta Herrikoia.

Hizketaldi honetan, liburuaren idazketa prozesuaz eta edukiaz hitz egingo dugu, baita La Via Campesinako emakumeen eskutik sortutako Feminismo Campesino y Popular delakoaren proposamenaz ere.

2021eko urriak 21
18:00 – 19:30 (Bilbo)
13:00 – 14:30 (Brasilia, Txileko Santiago)

Solasaldian parte hartzeko, eman izena FORMULARIO honetan
Gure INSTAGRAM eta FACEBOOKen ere jarrai dezakezu.

*hizketaldia gazteleraz izango da