Gaur egun, oraindik egunero itsasoratu eta arrainak banaka-banaka eskuz ontziratzen aritzen diren arrantzontzi txiki batzuk badiren arren, teknologiaren garapenak eta arrain-industriaren ereduak bultzatuta, gure portuetako irudia oso bestelakoa da.

Eguneko Arrantza gure gizartearen zati baten bizimodua da. Gure herriaren historiaren eta kulturaren zati bat da, ondarea, eta hau dana pentsatzen dogun baino azkarrago desagertzen ari da.

Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe?. Zer erosketa mota egiten dugu Arrandegira joaten garenean? Zer ekimen-mota izango litzateke egokienak gure herrietan eguneko arrantza sustatzeko?

Holako hausnarketak bultzatzeko asmoarekin ITSASOIKO dokumentala aurkeztu da hilabete honetan. “ITSASOIKO, Itsasotik Sasoikoa”, Ondarroa 12 milia eta Bizilur elkarteek elkarlana da. Ekimenean, bi elkarteon interes eta eragiteko eremuak uztartu dira: eguneko arrantzaren iraunkortasuna alde batetik, eta elikadura burujabetza eta tokiko elikadura sistemak bestetik.

Egoera honen dimentsioa ulertzeko eta dokumentalaren berri jasotzeko, Nagore Zaldua Mendizabal Ondarroa 12Miliako kidearekin hitz egin dugu.

Entrun [HEMEN]