Project Description

Azken hamarkadetan, haziak enpresa transnazional gutxi batzuen eskuetan daude. Gero eta zailagoa da bertoko eta kalitatezko haziak eskuratzea, eta beraz, geure lurraldearen bioaniztasuna eta baserrien autonomia bermatzea. Euskal Herrian proiektu desberdinak daude lanean hemengo barietateak ezagutzeko eta berreskuratzeko. Horien artean, Aleka Bioaniztasuna Elkartea sortu da,  urrats bat haratago emanez, hazien ekoizpen profesionala eta komertzializazioa bultzatzen duena. Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Miguel Arribasek, Kelok, aleka-aleka proiektua azaldu digu.