Dokumentuak

Uzta Jasoz: Emakume baserritarren topaketen kronika

2019-03-29T10:42:14+00:00

Honako dokumentu hau, 2018ko urriaren 25 eta 26an, Murgian (Araba) egin zen Uzta Jasoz emakume baserritarren topaketetan egindako talde lanaren emaitza da. Etxaldeko Emakumeak topaketaren bultzatzaile izanik, bi egun horietan 70 bat emakume elkartu ginen bertan, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriak eta nazioarteko hainbat gonbidatu tartean. Gure gogoeten gakoak eta aliantza feministak eraikitzen eta emakume [...]

Korapiloak askatze bidean

2020-01-16T15:06:16+00:00

Euskal Herriko herri mugimenduetan dugun formazio-ezagutza askatzailearen mapeo bat. DESKARGATU HEMEN ZER AURKITUKO DUZUE TXOSTEN HONETAN? Lehenengoz, informazioa jasotzeko bidali zen galdetegia erantzun zuten eragileen zerrenda bat aurkezten dugu, eta eragile hauen ezaugarri komunak. Honekin hobeto ulertuko dugu informazioa nondik datorren eta noraino iritsi garen. Gero, eragile hauek beraien formakuntzei buruz kontatu dizkiguten hainbat datu [...]

DELEGAZIO BIDAIA ERRESUMA BATUARA

2017-12-12T12:53:47+00:00

DESKARGATU HEMEN 2017ko urrian Euskal Herriko hainbat kolektiboetako kideak Erresuma Batuan egindako bidai baten ikaspenak biltzen dituen txostena da hau. Elikadura Burujabetzaren alde egiten dugun talde eta erakunde diferentetako jendea Etxalde eta Bizilurren eskutik Erresuma Batuan Nekazal eta Elikadura politika publikoen proposamenetan dabiltzaten taldeak ezagutzera joan ginen. Elkartruke honen beste aldean Land Workers Alliance nekazal [...]

Erein, landatu ta zabaldu. 2017rako agenda.

2017-02-07T15:31:28+00:00

HEMEN IKUSI Ilusioz sortu dugu agenda hau, 2017ak ekarriko dizkigun borroka baserritarrak apuntatzeko, baita ere geure ilusioak eta aldarrikapenak. ON EGIN! Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen eta dabilen herriari ere ez. Urte zaharrak utzi ditu gibelekoak gibelean eta astindu ditu goroldioak gainetik. Iritsi da 2017 a eta berarekin batera La Via Campesinaren 7. Konferentzia. [...]

3 Liburuxka | Ekonomia solidarioa

2016-01-29T11:56:15+00:00

| HEMEN IKUSI | SARRERA Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bidez, harreman ekonomikoak berrantolatu nahi dira parametro desberdinei erreparatuta. Kapitalaren, handituz doan esfera publiko eta pribatuen merkaturatze industrialaren eta ahalik eta etekin handienak ateratzeko logika erabili ordez, Ekonomia Solidarioak harreman berriak sortu nahi ditu ekoizpenaren, banaketaren, kontsumoaren eta finantzazioaren inguruan. Horretarako, justizian, lankidetzan, elkarrekikotasunean eta laguntzan [...]