Irratisaioa entzuteko, sakatu [HEMEN]

Bolsonaroren eskuin muturra duela ia urtebeteko hauteskunde presidentzialetan erdi errotua geratu zen arren, Lularen hauteskunde garaipena oso estua izan zen eta bolsonarismoa garaile atera zen Kongresu Nazionalean eta Brasilgo estatu garrantzitsuetan.

Hau ez da fenomeno nazionala. Aitzitik, eskuin muturra maila globalean egituratzen da, hazi egiten da eta diskurtsoak partekatzen ditu indibidualizazioa ahalik eta gehien areagotzeko.

Segurtasuna banakako kontua da haientzat, eta hortik dator armak eramateko beharra.
Etorkinak ez dira ongi etorriak, lankidetzaren aurkakoak eta ohituretan kontserbadoreak dira – abortuaren aurka daude, drogak legeztatzearen aurka, sexu-orientaziorako askatasunaren aurka, e.a

Artikulazio sendoa dute “oparotasunaren teologiarekin”, non aberastasuna bedeinkazioa den eta pobrezia gaitzespena. Beraz, fededun leiala bazara, aberastasun moduko bedeinkazioak jasoko dituzu. Haientzat pobreak pobreak dira beren erruz eta ahalegin faltagatik.

Demokraziaren aurka daude, nahiz eta aurrera egiten duten askatasun demokratikoez baliatuz.
Zientzia eta klima-aldaketa ukatzen dituzte eta sistemarekiko mesfidantza areagotzen dute sistemaren aurkako diskurtso batekin, neoliberalismoaren sakontze eta erradikalizazioa ezkutatzen duena.

Horretaz guztiaz eta herri mugimenduak Brasilen sustatzen dituen alternatibez hitz egiteko, Tairí Felipe dugu gurekin 97an. Tairí Felipe MPAko kidea Europan zehar elkartasunezko bira egiten ari da une honetan, eta duela egun batzuk Elikaldiaren Bilboko jardunaldietan parte hartu zuen.

Nekazari Txikien Mugimendua – MPA – nekazarien mugimendua da, izaera nazionala eta herrikoia duena eta oinarri soziala familia taldeetan antolatuta duena nekazarien komunitateetan.

MPAk nekazarien nortasuna eta kultura berreskuratu nahi ditu, bere aniztasunean, eta landetako eta hiriko beste herri mugimendu batzuekin bat egiten du, Brasilentzat proiektu herrikoi bat eraikitzeko, gizarte justu eta anaikor baten burujabetzan eta balioetan oinarrituta.

MPA Brasilgo 17 estatutan antolatuta dago herrialdeko eskualde guztietan. 22 urteko egonaldiaren ondoren, 100 mila nekazari familia inguru biltzen ditu eta Via Campesinako kide da.