Project Description

| HEMEN IKUSI |

Agiri hau Bizilurren, Etxalderen eta EHNE Bizkaiaren arteko lankidetzaren eta aliantzaren ondorioa da, eta Euskal Herriko udalerriei tokiko politika publikoen eremuan elikadura buruja- betza sustatzeko gakoak eskaintzeko eta gaitasuna indar- tzeko sortu da.

Hortaz, gogoeta eta ekintza politikorako tresna bihurtzea du xede proposamen honek; indarrean dauden ereduei bu- ruzko eztabaidetan kritikoki parte hartzen duen tresna teoriko eta praktiko bihurtzea alegia, eta hiru aldeko apustua egiten du ildo horretan: elikaduraburujabetzaren aldeko apustua, errealitatearen abiapuntu eta ikuspuntu izateko aukera gisa; politika publikoen aldeko apustua, espazioak eta proposame- nak eztabaidatzeko tresna estrategiko gisa; eta ikaskuntza partekatuaren aldeko apustua, definituriko helburuak elkarre- kin lan eginez lortzeko formula gisa.