Lur eta Murmur

Martxoak 8 denok grebara!

2018-03-07T18:34:48+00:00

Gaur Lur eta Murmur saioan  Júlia Martí eta Izaskun Perez izan ditugu gurekin, Mugimendu Feministako kideak. Bihar Emakume Langileen Eguna dela eta egongo den grebaren nondik norakoen inguruan hitz egin digute. Biharko greba berezia izango da, lan-munduko greba ez ezik kontsumo, zaintza eta ikasle greba ere izango baita. https://ia801502.us.archive.org/0/items/070318LuretaMurmurGrebaFeminista/070318LuretaMurmurGrebaFeminista.mp3  

Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

2018-02-22T10:27:19+00:00

Carilo Olaiz eta Fabian Orellana Argentinako MOCASEko (Movimiento Campesino de Santiago del Estereo) bi kide dira. Ostiral eta Larunbatean Bilbon egongo den bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegian parte hartuko dute beraien kasua azaltzen. Yacu Cachi komunitateko kideak urte asko daude komunitatearen alde borrokan, beraien lurrak indarkeriaz kendu eta soia transgenikoa landatu nahi baitute bertan. Gaur [...]

Trantsizio energetikoa feminista izango da!

2018-02-08T10:13:09+00:00

Gaur Lur eta Murmur irratsaiora Maitane Arri (Ekologistak martxan) eta Ruth Pérez (Podemos) ekarri ditugu, pasa den asteburuan burutu zen sektore energetikoko emakumeen lehenengo topaketako antolatzaileetako bi. Bilbon izan zen GENERO Y ENERGIA topaketan 100 emakume baino gehiago elkartu ziren trantsizio energetiko feminista bultzatzeko helburuarekin. https://ia801507.us.archive.org/7/items/20180207LurEtaMurmurGeneroYEnergia/20180207%20Lur%20eta%20murmur%20Genero%20y%20energia.mp3  

HONDURAS: Mugimendu baserritarrak kriminalizatua jarraitzen du hauteskunde-iruzurra eta gero

2018-01-11T15:01:53+00:00

Maitane Vilela La Via Campesinako erakundeekin lan egiten du Hondurasen. Egun hauetan Bilbon egonda, geure estudiora gerturatu da eta gaurko Lur eta Murmur irratsaioan azaldu digu azaroan burutu ziren hauteskundeetako irregultartasunak eta nola bizi duen Honduraseko mugimendu baserritarrak prozesu guzti hau. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801502.us.archive.org/21/items/20170110LurEtaMurmurHonduras/20170110%20LurEtaMurmur%20Honduras.mp3

BELARRAK EZ DIRA TXARRAK, BEREZ. Glifosatorik gabeko herriak

2017-12-13T15:16:34+00:00

Azaroan jakin genuen Europako Batzordeak 2022. urtearen amaierara arte luzatuko duela glifosatoaren baimena, nahiz eta OMEk kantzerigenotzat sailkatu duen herbizida hau. Hau gertatu baino lehen, Arratiako Baserritar Agreokologikoen Elkartea, Igitie, lanean egon da eskualdeko udalak “Glifosato gabeko herriak” izateko. Igitiko kide Aner Mimenzak kontatu digu zergatik eta nola bideratu zuten prozesu hau. https://ia601506.us.archive.org/3/items/20171213LurEtaMurmurGlifosatoIgitie/20171213%20LurEtaMurmur%20GlifosatoIgitie.mp3

Landa eremuak ulertzen du ere

2017-07-03T12:19:07+00:00

Pasa den astean, hiri nagusienak 7 kolorez jantzi zituzten. Madrilgo kaleetan worldpride2017 ospatu zen, eta Bilbon, Ur Parade-a. Baina, zer gertatzen ari da herrietan eta landa eremuetan, kapitalismotik at, bestelako bizitzak eta maitatzeko bestelako ereduak izan nahi dituztenekin? Azken Lur eta Murmur irratsaioan, Angel Amarok azaltzen digu Galiziako landa eremuan nola ikusten duten eta martxan jartzen [...]

Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

2017-06-16T10:33:45+00:00

Tita Godinez,  Guatemalako  Sector de Mujeres Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko helburuarekin emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten duten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.ogg

Guk argi daukagu, Herria Bizirik! Errekaleor bizirik!

2017-06-02T08:40:18+00:00

Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! https://ia601503.us.archive.org/24/items/20170601LurEtaMurmurERREKALEOR/20170601%20Lur%20eta%20Murmur%20ERREKALEOR.ogg

Baserritarren mugimendua Indian

2020-01-16T15:06:18+00:00

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko [...]

Antolatu behar gara!

2017-01-26T14:27:20+00:00

Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek  eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia601503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3