Atzo hasi zen FAOk (Nekazaritza eta Elikadurako Nazio Batuen Erakundea ) antolatutako nekazarien bioteknologien inguruko hiru eguneko nazioarteko bilera Erroman (otsailaren 15tik 17ra). Bilera honen ezaugarrietako bat oraintxe bertan hazi transgenikoak sortzen dituzten enpresa bioteknologikoek batzen ari direla da.

Ehun mugimendu sozial eta lau kontinenteetako erakundek (Via Campesina hauen barne) adierazpen bat argitaratu dute bileraren funtsa bai eta egitura salatzeko. Mugimendu hauen arabera, bilera honen helburu bakarra genetikoki eraldatutako haziak bultzatzea da, horren ondorioz, haziak gutxi batzuen esku, transnazionalen esku geratzea.

Bileraren programa argitaratu zenean, Via Campesinak erabaki zuen beste mugimenduekin harremanetan jartzea eta eskutitza sinatzera deitu zituen. Hau hala izan da, Via Campesinak ikusi duelako FAO bileraren egitura: bileraren bi hizlari hazi transgenikoen defendatzaile kutsuak dira eta gainera, hiru egunetan zehar egingo diren ekintzen eta programen bozeramaile gehienek ildo honetakoak dira. FAOk soilik transgenikoen kritiko bat gonbidatu du. Gutxi badirudi, hasierako hitzaldiaren hizlarietako bat Terminator hazien alde egin du (eraldatutako haziak, uzta garaian hiltzeko programatuak, nekazariei denboraldi bakoitzean hazi berriak erostera behartuz).

Gogoratu behar dugu FAOk lehenago ere estrategia hau errepikatu zuela. 2010, bioteknologiari buruzko hitzaldi bat antolatu zuen Guadalajaran, Mexikon. FAOk Antolatzaileen Batzordetik baserritarrak betatu zituen eta hitzaldira joatea saihestu zien.

“Gure kezka handiena FAOk lehengo korporazioekin aurrean jartzea da, konpainia hauek batzearen ideia dutenen bitartean. Batasun honek hazi komertzialen sektorea gutxi batzuen esku kontzentratuko lituzke”, salatzen du adierazpenak.

Eskutitza eta sinatzaileak ikusteko klikatu hemen.