Project Description

Apirilaren 17a Baserritarren Borroken Nazioarteko Eguna izendatu zuen La Via Campesina mugimenduak. Brasilgo  Eldorado dos Carajásen, 1996an eraildako lurrik gabeko 21 baserritarren omenez.

Gure Europa neoliberal, kapitalista eta hiperdesarrollistan ere baserritarren borrokak egunero ematen dira, beste molde eta forma ezberdinetan, baina sistema berdinaren aurkako borrokak dira duda barik. Izan ere, elikagaien ekoizpenaren sektorearen % 97a baserritar txikiek osatzen baitute.

Borrokarako arrazoi ugari dituzte gure baserritarrek, baita bestelako elikadura sistema (eta sistema orokorrean) aldarrikatzen ditugunok:

  • Nekazari txikien kopuruak gora egin behar du, eta argi eta garbi debekatu behar dira megagranjak Europan.
  • Agronegozioaren Lurraren akaparamendua gelditu.
  • Klima aldaketa edo beroketa globalari aurre egiteko: agroekologia
  • Transgenikorik ez!
  • Baserritar berriei lurrerako sarbideak erraztu
  • Etabar luze bat

Nazioartetik Euskal Herrira etorrita, hemengo egoera eta hemen ematen diren borrokak gertutik ezagutzeko Mirian Otxotorena daukagu gaurko #LurEtaMurmur irratsaioan, Nafarroatik. Bera, abeltzaina da eta Axuribeltz gazta ekologikoa ekoizten du Iturgoienen, Guesalazen. Artzaina eta artisau-ardiko gaztaren ekoizlea, baita arkume-okela eta Axuribeltza moxal ekologikoa ere. Bere zereal eta lekadunak ere ekoizten ditu bere animalientzat. Honetaz gain, Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluko (CPAEN) presidente berria da ere.

Entzun HEMEN