(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.data-privacy-src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-67805037-2', 'auto'); ga('send', 'pageview');

Brasil

LUR ETA MURMUR: Herri hezkuntza Latinoamerikan

2019-10-18T08:30:23+00:00

Bueltan gaude Lur eta Murmur irratsaioan! Ikasturtea gogoz hasteko, beste lurraldeetatik inspirazioa ekartzen dizuegu gaurko elkarrizketarekin. João Colares brasildarrarekin solasaldian egon gara, CEAALeko (Latinoamerika eta Caribeko herri hezkuntzarako Kontseilua) kidea dena formakuntza politikoari eta herri hezkuntzari buruzko TIRA! Topaketetara etorri dela aprobetxatuz. (Elkarrizketa gazteleraz) Entzun HEMEN

BRASIL, EUTSIKO DU!

2018-11-07T17:47:34+00:00

Urriaren 28an, Bolsonaro nagusitu zen Brasilgo presidentetzarako hauteskundeetan. Hau, bizitzen ari garen olatu kapitalistaren urrats bat gehiago besterik ez da, eta eragin zuzena dauka, jada eta bereziki, lurraldea defendatzaileengan. Begirada sakonago bat ekarri nahian, Gaurko Lur eta Murmurren Brasilera goaz, Emakumeen Mundu Martxako Sarah de Rourekin eta MSTko Janaina Stronzakerekin hitz egiteko. https://ia601505.us.archive.org/35/items/20181107LurEtaMurmurBrasil/20181107%20LurEtaMurmur%20Brasil.mp3

Feminismo baserritarra eta herrikoia Latinoamerikan

2017-11-02T09:08:24+00:00

Hilabete hauetan lugorrian utzi eta gero, indarberritua aurkitu ditugu gure mikrofonoak! Bueltan da Lur eta Murmur irratsaioa, lurraren ahotsa uhinetan. Gaurko saioko elkarrizketa Brasilen egin genuen, Emakume Baserritarren Mugimenduak (MMC) antolatutako nazioarteko mintegian: Feminismo baserritarra eta herrikoia. Nola ulertzen eta eraikitzen duten beraien feminismoari buruz solasean egon ginen hiru mugimendutako kideekin, Viviane, Fátima eta Karinekin. [...]

Brasilgo egoeraren berri Janaina Stronzakerekin

2016-06-17T11:40:11+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Janaina Stronzakerekin egon gara hizketan (Brasilgo lurrarik gabeko baserritarren mugimenduko kidea - MST). Dilma Rousseffen kargugabetzearen ondoriozko egoeraren berri emango digu. Estatu kolpetzat hartu denetik, egunero ateratzen dira baserritarrak kaleetara. Janainak kontatuko digu [...]