Gaur Brasilera egin dogu salto, non ereduen talka Itzela dago: kapitalismoak bere energia eta elikadura eredu basatia garatzen duen bitartean, herri mugimenduak Via Campesinaren aldetik izugarrizko borroka ematen ari du alternativa gauzagarriak mahaigaineratzen eta martxan jartzen.

MAB Movimento dos Atingidos por Barragens – Errepresak kaltetutakoen Mugimendua) Brasil mailako erakundea da, 15 estatutean antolatuta dagoena eta 20 urteetako ibilibidean duen borroka eta masa mugimendu autonomoa da, errepresa hidroelektrikoengatik kaltetutako pertsonak eta komunitateak antolatzeko, borrokatzeko eta haien eskubideak defendatzeko helburua duena.

Era berean, eredu energetiko alternatiboa, herrikoia eta berria eskaintzen du Brasilgo herriarentzat: “Ura, elikadura eta energiak ez dira merkantziak” da haien aldarrikapen ezagunena.
MABeko kidea den Moises Borges Euskal Herrian izan dugu lehenengo asteetan “Megaproiektu”-en kontrako nazioarteko topaketa batean parte hartu duelako. Topaketetan, latinamerirako testuingurua aztertu du botere korporatiboak duen eraginaren aldetik eta Lur eta Murmurretik ez dogu berarekin hitzegiteko aukera galdu nahi izan!!

Entzun [HEMEN]