“Elikadura osasungarria izatea gure eskubidea da, eta, aldi berean, gure borroka da.”

Elikadura Burujabetzaren alde eta Transnazionalen aurkako Ekintza Globalerako Deia.(Harare, 2020ko urriaren 6a)

Gaur, Urriaren 16a, Herrien Elikadura Burujabetzaren aldeko eta transnazionalen aurkako Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzen dugu. Via Campesinak dio iritsi dela gure gizarteak eraldatzeko garaia, Elikadura Burujabetza eta Agroekologia Baserritarraren alde. #EraldatzekoUneaDa

Jaten duguna gara! Elikagai osasuntsuak jan ahal izatea oinarrizko eskubidea da!

Gaur egun, premiazkoa da azpimarratzea nekazaritza- eta basogintza-ekoizpena, naturarekin orekan landua, ez dela soilik gure autonomia eta elikadura burujabetza eskatzeko ekintza bat, baizik eta erresistentzia-ekintza bat ere badela, gure elikadura-sistemek eta -ohiturek jasaten duten kontzentrazio korporatibista oldarkorrari aurre egiteko.

Mundu osoan zehar, nekazarien erakundeek, herri indigenek, nekazaritzek, lurrik gabeek, arrantzaleek, kontsumitzaileek, emakumeek eta gazteek erronka handiei egin behar diete aurre, korporazio transnazionalek elikagaien sistemetan duten eraginaren eta kontrolaren ondorioz.

Gizateriaren eta naturaren ondasun komun eta funtsezkoen kontrola gero eta kontzentratuago dago elite aberats baten eskuetan, eta horrek ondorio larriak dakarzkie herritar gehienei eta haien eskubideei.

Nekazaritzaren alorrean, gero eta apustu handiagoa egiten da eredu intentsiboaren alde, monolaborantzan oinarrituta, zeinak nekazaritza- eta pozoi-dosi handiak hartzen baitituzte, osasuna arriskuan jartzen dutenak eta baserritarren lurrak zein bizitza bera suntsitzen dutenak. Suntsipen hori agerian geratzen da lurrak metatzean, uren eta airearen kutsaduran, erauzketa-meatzaritzan, elikagaien kutsaduran, biodibertsitatearen galeran eta, are gehiago, nekazarien, liderren eta herri indigenen hilketan. Aldiz, krisi klimatikoak okerrera egiten jarraitzen du.

Testuinguru horretan, zuzentasunean, justizian eta duintasunean oinarritutako tokiko garapena bermatzen duten erresistentzia-ekintzak dira elikagai osasungarriak ekoiztea, hurbileko merkatuak babestea eta dieta orekatua izatea.

La Via Campesinatik Elikadura Burujabetza defendatzen dugu, herriek eredu agroekologiko jasangarrien bidez ekoitzitako elikagai osasungarriak izateko duten eskubidea baita. Tokiko Elikadura Burujabetza babestuz, egungo elikadura-sistema korporatiboari — ustiatzailea, suntsitzailea eta errepresiboa — aurre egitea eta desegitea ahalbidetzen duten estrategiak sortzen ditugu, bai eta tokiko ekoizleek eta kontsumitzaileek zehaztutako elikadura-, nekazaritza-, artzaintza- eta arrantza-sistemetarantz aurrera egitea ere.

#EraldatzekoUneaDa

COVID-19 pandemiak eragindako krisiak baieztatu egin digu tokiko elikagai-sistemek gosearen aurkako borrokan duten garrantzia eta erresilientzia.

Guk, baserritarrak herri indigenak, landako biztanleak, nekazaritzako langileak eta landa- eta hiri-eremuetako gazteriak irtenbidea dugu goseari amaiera emateko, beroketa globala geldiarazteko, biodibertsitatea zaintzeko eta langileen eta nekazarien eskubideak errespetatzeko: Elikadura Burujabetza eta Agroekologia.

Erdu gugaz: elkarrekin lortuko dugu!

Mundu justu eta solidario bat sortzea, bai orainerako, bai datozen belaunaldietarako, gure esku dago: elkarrekin gizarteak eraldatuko ditugu. Horregatik, gure kide eta aliatuei lurralde-ekintzak antolatzeko deia egiten diegu gaurtik hasita, eta hau ere proposatzen dugu:

Antolatu eta batu  zaitez “adoptatu hazi bat” ekintzara, has zaitez zure elikagaiak landatzen, tokiko ekoizpena indartzeko. Gozatu zure etxean landatutako elikagaiez eta erabili #EraldatzekoUneaDa eta #SoberaníaAlimentariaYA hashtagak, gure elikadura-sistemen jabetze korporatiboaren aurkako erresistentzia-ekintzari buruzko bideoak edo argazkiak parteka ditzakezu.

Urriaren 6tik aurrera, elkarrekin zigorgabetasun korporatiboa eta gure eskubideen urraketak geldiarazi nahi ditugu, eta mezu hau sare sozialetan argitaratzen du: “Elikadura-subiranotasuna….”. Horretarako, afixa zuriak erabili itzazuz zure tokiko eskaerekin partekatu eta osatzeko
#EraldatzekoUneaDa eta #ElikaduraBurujabetzaORAIN
Tokiko agintariei eskaiezu elikagaien tokiko ekoizpena laguntzeko eta tokiko merkatuetan elikagaiak erosteko. Elkarrekkin gure elikagaien sistema lokalak indartu ahal izango ditugu!
Eska iezaiozu zure gobernuari Elikadura Burujabetza lehenets dezala bere politika publikoetan, eta ezar dezala Nazio Batuen Adierazpena, Landa Eremuetan (UNDROP) lan egiten duten Baserritarren eta beste pertsona batzuen eskubideei buruzkoa.