SARTU [HEMEN] IZENA EMATEKO:

EGITARAUA [DESKARGATZEKO]

Urriak 17:

16:00-16:30 Harrera eta mistika 

16:30 – 19:00 Mahai ingurua : 

Baserritarren  feminismoak lurraldeetatik eraikitzea 

  • Via Campesinako Erdialde eta Mendebaldeko Afrika Eskualdea
  • Union of Agricultural Work Committees, UAWC – Palestina
  • Asociación Nacional de Mujeres Rurales e Indígenas, ANAMURI – Chile
  • Movimento de Mulheres Camponesas, MMC – Brasil 
  • Movimento dos Pequenos Agricultores, MPA- Brasil
  • Etxaldeko Emakumeak – Euskal Herria

19:00-20:00: Tailerra: sukaldea politizatzen (Amillena).

Afaria prestatuko dugu Amillenako lagunekin hitz egin, hausnartu eta konspiratzen dugun bitartean!

20:30- Afaria 

21:30- Kontzertua: “La encendida” Celeste Agüero eta Garazi Basterretxea

 

Urriak 18:

10:00-11:30 taillerak:

* Ekonomia feminista eta baserritarra, posible al da?

Ekonomia kapitalista, ekonomia feminista, nekazal ekonomia… gure egunerokotasunean nola ematen diren aztertuko dugu; eta nekazal ekonomia feminista nola eraiki eztabaidatuko dugu.

* Hazitegiak: 

Hazitegi bat muntatuko dugu, haziak kontserbatzeko trikimailuak eta zailtasunak partekatzen ditugun bitartean.

* Hazien ugalketa/ekoizpena transfeminismotik. Bizitzaren (des)kontrola, afektibitateak eta kolonialismoa 

Tokiko barietate baten eta barietate komertzial baten kasuetatik abiatuta, eta begirada transfeminista batetik, hazien ekoizpen-prozesuak aztertuko ditugu. Hain zuzen, hitz egingo dugu horien inguruan sortzen diren afektibitatei buruz, dibertsitatea sortzeko (edo ez) prozesuei buruz, eta hazi-ekoizpen transnazionala egituratzen duten prozesu kolonialistei buruz.

11:30-12:00 Hamaiketakoa

12:00-13:30 tailerrak

* La Via Campesinako formakuntza politikoko esperientziak

Afrikako eta Latinoamerikako nekazari eta herri feminismo-eskolak eraikitzeko prozesuak ezagutuko ditugu, La Via Campesinako emakumeen artikulaziotik abiatuta.

* Landareen autozaintza 

Gure eguneroko bizitzan zaintzen gaituzten landareei buruz ditugun antzinako jakintzak partekatuko ditugu, eta gure inguru hurbilean eta Basoan aurki ditzakegunenak erabilera eta onurak ezagutu.

Landare horietakoren baten laguntzarekin, (auto)zaintzarako hainbat dinamika proposatuko ditugu, lurraren erritmoa sentitu, etenaldiaz gozatu eta atsedenaldia partekatu, gure aktibismoaren parte garrantzitsua baita.

* Teoriatik praktikara: praktika feministak gure proiektuetan

Gure proiektu agroekologikoetako eta, oro har, elikadura-kate osoko zaintzei buruz hitz egingo dugu. Oreka bilatuko dugu arlo pertsonalaren, kolektiboaren eta proiektuaren artean, zelan gauden, ze alternatiba eraiki ditzakegun….

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:00 tailerrak

* Lurraren ereite eta erabileraren aniztasun kulturala, lurraldearen prozesu parte dira 

Gaur egun mundu osoan bizi den desplazamenduak eta ibiltzeak, igarobide honetan daramagun nekazal ereiteko eta maneiatzeko praktiken inguruan pentsatzera eta pentsatzera garamatza.

Hainbat bizipen, praktika, harreman, maneiu, egutegi… trukatuko ditugu, lurra eta lurraldea jakintza desberdinetatik berreskuratzeko nola ibili elkarrekin.

* Hartzituak: Txukrut

Hartzituak egiten ikasiko dugu, neguko barazkietarako beste irtenbide posible bat bezala.

* Afrikako sukaldaritza:

Kenyako plater tradizional bat prestatzen ikasiko dugu

17:00-18:00 Itxiera: Zer egingo dugu honekin guztiarekin?

Nola gaude? Zer eramango dugu? Zer behar dugu hemendik aurrera?

18:00-18:30 místika (Etxaldeko Emakumeak eta Bizilur)