(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.data-privacy-src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-67805037-2', 'auto'); ga('send', 'pageview');

elikadura burujabetza

Boterea itzalean: haragiaren lobbya

2020-05-28T10:31:21+00:00

Zer pentsatuko zenuke haragi gorri industriala eta ultraprozesatuaren kontsumoa tabakoa bezain kaltegarria dela esango bagenizuke? Zer esango zenuke haragiaren industriako enpresek kontsumoaren politika publikoaen gaineko erabakiak hartuko balukete eta ondorioz 3-4 aldiz biderkatu dugula haragiaren kontsumoa gure dietan? Hauek datu guztiak eta gehiago, Justicia Alimentaria argitaratu berri duen “El poder en la sombra: apuntes sobre [...]

Nekazaritzako etorkizuneko belaunaldiak NPBren erreformaren aurrean: euskal baserritar mugimendutik begira

2020-01-16T15:06:13+00:00

Nolakoak izango dira nekazaritzan jardungo duten hurrengo belaunaldiak eta nolako politika publikoak behar ditugu belaunaldi horiek sustatzeko? Galdera hauei erantzuteko, 2018an, Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra Mugimenduak eta Bizilur Elkarteak abiatutako ikerketaren emaitza aurkezten dugu. Orain arte nekazaritza-eredu jasangarri bat bultzatu duten proiektuak aztertzen ditugu (politika hegemonikoek eredu intentsiboa eta menpekotasuna bultzatzen badute ere, nola jarraitu duten aurrera [...]

Lur eta Murmur – Sustraiak Catering

2019-12-12T12:40:30+00:00

Urtearen bukaera beti lotu izan dugu elkar-topatzearen ohiturarekin, bat egitearekin, ospakizunarekin. Gabon festak laster gurera datozkigula oharturik, data hauetan ospatuko ditugun hainbat bazkari/afariak tokian tokiko, sasoikoak eta ekoizpen agroekologian oinarritutako produktuekin egin ditzakegula aldarrikatu nahi dugu Lur eta Murmur irratsaiotik. Elikadura Burujabetzaren aldeko eguneroko borrokan, eragile ugari eta anitz daude. Baserritarrak subjektu nagusia izanik, badira [...]

Erroa eta Geroa Dokumentala

2019-11-21T12:30:46+00:00

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako -  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, [...]

Agroekologiarantz beste urrats bat Behe-Bidasoan

2019-06-06T14:58:43+00:00

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz. https://ia601506.us.archive.org/15/items/20190605LurEtaMurmurBIDASOAKM0/20190605%20Lur%20Eta%20Murmur%20BIDASOAKM0.mp3

BIELA Y TIERRA: Elikaduraren aldeko txirrindulariak

2019-05-09T14:56:56+00:00

Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/16/items/20190508LurEtaMurmurBielaYtierra/20190508%20LurEtaMurmur%20BielaYtierra2.mp3

Eskola jantokiak kudeatzeko eredu berria? Makina bat argi-ilun

2019-01-18T11:16:49+00:00

2017an, jendartetik sortutako presio eta alternatibak ikusita, Eusko Jaurlaritzak Batzorde Berezi bat antolatu  zuen Eskola Jantokiak kudeatzeko bestelako ereduak ikertzeko eta sakontzeko batzordea; cateringen monopoliotik haratago. Parte hartu dutenek, sorpresaz jaso zuten pasa den astean, Eusko Jaurlaritzak ezagutarazi zuen proposamena datorren ikasturterako: guztiz aldebakarrekoa eta baldintzak azaldu gabe. Honi buruz hitz egin dugu gaurko Lur [...]

Lur eta Murmur: Burujabetza Elikatzeko Tresna

2020-01-16T15:06:16+00:00

Azken Lur eta Murmur irratsaioan LAB sindikatuko Iolanda Formoso eta Urtzi Osolozagarekin hitz egin genuen: arrantza eta nekazaritzan erreleboa lortzeko zailtasunei buruz, politika publikoek bertoko elikadura bermatzeko daukaten garrantziari buruz eta martxan dauden alternatibei buruz. Hau dena aztertzen dute azken Talaia zenbakian: Burujabetza elikatzeko tresna, pasa den astean Ondarrun aurkeztu zutena. https://ia601508.us.archive.org/30/items/LurEtaMurmur20180418LAB/Lur%20eta%20Murmur%2020180418%20LAB.mp3

Arrantza artisaua

2018-01-25T11:22:05+00:00

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Anne Marie Vergezen elkarrizketa ekartzen dizuegu,  arrantza jasangarriari buruz. Anne Marie Donibane Lohizuneko arrantzalea da eta Frantziako Arrantzale Artisau Txikien Plataformako presidentekidea. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801503.us.archive.org/12/items/20180124LurEtaMurmurArrantzaArtisaua/20180124%20Lur%20Eta%20Murmur%20ArrantzaArtisaua.mp3