Descripción

Iritsi dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak!! Bihartik hasita eta igandera arte, bi mila emakume* baino gehiago elkartuko gara Durangon eztabaidatzeko, hausnarketa egiteko eta ospatzeko. Matxismoa, faxismoa, arrazakeria, kapitalismoa, lesbofobia, transfobia… hil eta gero, salda bero!

Eta bazkaltzeko ere salda egongo da… agroekologikoa! Gaurko irratsaioan, Vane Calvok eta Lur Moraguesek, Arrazolako Amillena Tabernako kideek, azaldu digute nola antolatu diren bertoko, garaiko eta ekologiko izango diren 1.800 menu prestatzeko, era kolektibo batean. On egin!