La Vía Campesina

#Apirilak17: Europak nekazari gehiago behar ditu ✊🌾

2021-04-16T14:29:27+00:00

Apirilaren 17a Baserritarren Borroken Nazioarteko Eguna izendatu zuen La Via Campesina mugimenduak. Brasilgo  Eldorado dos Carajásen, 1996an eraildako lurrik gabeko 21 baserritarren omenez. Gure Europa neoliberal, kapitalista eta hiperdesarrollistan ere baserritarren borrokak egunero ematen dira, beste molde eta forma ezberdinetan, baina sistema berdinaren aurkako borrokak dira duda barik. Izan ere, elikagaien ekoizpenaren sektorearen % 97a [...]

LUR ETA MURMUR: Azaroak 25 Indarkeria matxistarik ez

2020-11-12T14:59:31+00:00

Bi aste barru, azaroaren 25a izango da, Indarkeria Matxistaren Nazioarteko eguna. Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Sonia Vidalekin hitz egin dugu, Sindikato Labregoko eta La Via Campesinako kidea, egun horren inguruan sustatzen ari diren kanpainari buruz: Baserritarrok gure eskubideen alde borrokan, kapitalismoaren eta patriarkatuaren birusaren aurka! https://ia601503.us.archive.org/20/items/2020.11.12-luretamurmur-25N/20201112Luretamurmur25N.2.mp3

Baserritarren eskubideak

2018-12-10T16:12:55+00:00

Azaroaren 19an, New Yorken Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak aprobatu zuen Baserritarren eta Landa eremuetan lan egiten duten pertsonen eskubideei buruzko Adierazpena. Eskubide hauek bermatzeak baserritarren bizitzak balorizatu eta hobetu egingo luke, eta baita ere, jendartearen eskubidea elikadura osasuntsua eta iraunkorra izateko eta ingurunearen babesa. Zeintzuk izan dira bide honetako zailtasunak eta arrakastak? Alazne Intxauspek, Ehne [...]

HONDURAS: Mugimendu baserritarrak kriminalizatua jarraitzen du hauteskunde-iruzurra eta gero

2018-01-11T15:01:53+00:00

Maitane Vilela La Via Campesinako erakundeekin lan egiten du Hondurasen. Egun hauetan Bilbon egonda, geure estudiora gerturatu da eta gaurko Lur eta Murmur irratsaioan azaldu digu azaroan burutu ziren hauteskundeetako irregultartasunak eta nola bizi duen Honduraseko mugimendu baserritarrak prozesu guzti hau. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801502.us.archive.org/21/items/20170110LurEtaMurmurHonduras/20170110%20LurEtaMurmur%20Honduras.mp3

Erresuma Batuan Elikadura burujabetza eraikuntzen

2017-11-16T12:19:20+00:00

Euskal Herriko baserritarren delegazio bat nekazarien elkarte The Landworkers’ Allianceren eskutik, Erresuma Batuan elikadura burujabetza sustatzen duten hainbat proiektu ezagutu zituzten, bai komunitateetatik, bai politika publiko konkretuak proposatuz. Gaurko saioan beraien inpresioak partekatu dituzte gurekin. https://ia601503.us.archive.org/2/items/20171115LurEtaMurmurUKkoEsperientziak/20171115%20Lur%20eta%20Murmur%20UKko%20esperientziak.ogg

Feminismo baserritarra eta herrikoia Latinoamerikan

2017-11-02T09:08:24+00:00

Hilabete hauetan lugorrian utzi eta gero, indarberritua aurkitu ditugu gure mikrofonoak! Bueltan da Lur eta Murmur irratsaioa, lurraren ahotsa uhinetan. Gaurko saioko elkarrizketa Brasilen egin genuen, Emakume Baserritarren Mugimenduak (MMC) antolatutako nazioarteko mintegian: Feminismo baserritarra eta herrikoia. Nola ulertzen eta eraikitzen duten beraien feminismoari buruz solasean egon ginen hiru mugimendutako kideekin, Viviane, Fátima eta Karinekin. [...]

¡¡VIVA LA VIA CAMPESINA!!

2017-07-14T13:01:46+00:00

La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Konferentzia ospatuko da datorren astean Derion, Bizkaia. Munduko 500 nekazari txiki, arrantzale, artzain eta indigenak elkartuko dira, mundua jakiak ekoiztuz eraldatzeko behar diren estrategiak definitzeko. Hau ohorea! Gaurko Lur eta Murmurren La Via Campesinako irratsaioa bat dakargu, Konferentziari buruzko nondik norakoan beraiek kontatzeko. https://ia801502.us.archive.org/7/items/20170715LurEtaMurmurVIICONFLVC/20170715%20Lur%20eta%20Murmur%20VII%20CONF%20LVC.ogg

Elikaduraren etorkizuna

2020-01-16T15:06:17+00:00

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur [...]

Baserritarren mugimendua Indian

2020-01-16T15:06:18+00:00

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko [...]

Elikadura burujabetza eta TTIPari buruz Gasteizen

2020-01-16T15:06:19+00:00

Joan den astean, apirilak 21, osteguna, elikadura burujabetza eta TTIPari buruzko hitzaldia egon zen Gasteiz EHU Kanpuseko Letretako Fakultatean. Unai Arangurenek (EHNE-Bizkaia eta La Vía Campesina) elikadura burujabetzari buruz hitz egin zuen eta Beatriz Plazak (OMAL-Bake eta diuntasuna-TTIPari EZ) TTIPari buruz. Hitzaldia amaitu zenean, Arabako Kanpuseko baratzara bisita egin genuen. Oso hitzaldi interesgarria izan zen, [...]