“Burujabetzak ereiten: politika publikoen eraikuntza kolektiboa elikadura burujabetzatik”

Bizilur eta Etxalde erakundeen eskutik, elkartrukeko delegazio bat dabil Erresuma Batuetan, Elikadura Burujabetza Politika Publikoetatik sustatzeko proiektuak ezagutzen, Land Workers’ Alliance erakundearekin. Egunero, delegazioko 7 kideek kronika bat bidaltzen digute.
1. Eguna: Bidaia, elkar ezagutza eta komunitatea
Loiuko aireportutik goizetik irten eta Stanstead.ko aireportura, ondoren autobusean Londonera iristeko. Waterlooko tren geltokian trena hartu eta Axmisterrera. Egun osoa bidaiatzen pasa ondoren, arratsaldeko bostetan elkartu ginen Landworkers’ Allianceko Dee eta Adamekin. Gure lehenengo bisita Monkton Wild Court. Komunitate berezia, bertan hainbat kide bizi dira, boluntarioetaz gain. Behiak, txerriak, ortua… izateaz gain, hostala eta bed and breakfasta ere badute proiektua bermatzeko. Beraiekin eta Adan eta Deenekin arratsalde pasa polita eta hainbat ikasketa eta elkartruke egin genituen.
Lehenengo kontaktua izan zen atzokoa, zalantzak argitu, beraien galderak erantzun, eta beraiei hainbat galdera luzatu ondoren, gaurko egunerako ideia argiagoekin.
Baina, ez zen soilik Erresuma Batuko elkarteen berri izateko eguna, gure artean, hau da euskal delegazioan baitan gauden 7 kideak ere ezagutu eta gure esperientziak elkartrukatzeko eguna ere izan zen. Egun aberasgarri eta potentea, bidaian eman genituen orduek, gure herrien hausnarketarako ere balio izan zuen.

 

9 7 10